cerrar buscador

Eguneko Titularrak

1 / 30 Hurrengoa
Esparzak Ibarrolari emango dio lekukoa igande honetan, zalantza handirik gabeko Kongresuan

Esparzak Ibarrolari emango dio lekukoa igande honetan, zalantza handirik gabeko Kongresuan

Alderdi erregionalistak bere estatutuak eguneratu eta liderra aldatuko du gaurko batzarrean, eta zalantza bakarra dago: Ibarrolaren hautagaitzak zenbateko babesa lortuko duen.
UPN ''hazteko asmoarekin'' hartuko du gaur Cristina Ibarrolak alderdiaren presidentetza

UPN ''hazteko asmoarekin'' hartuko du gaur Cristina Ibarrolak alderdiaren presidentetza

Javier Esparza UPNko egungo presidenteak lekukoa emango dio Cristina Ibarrola Iruñeko Udaleko bozeramaile erregionalistari, igande honetan Iruñean UPN egiten ari den 13. Kongresuan.

Suku 2022an izan zen azkenekoz Nepalen. Familia bisitatuz, ezkondu egin zen. Senarra etortzeko zain da orain

Suku 2022an izan zen azkenekoz Nepalen. Familia bisitatuz, ezkondu egin zen. Senarra etortzeko zain da orain

Nepalgo Biryania, tesnea eta bizitzeko gogo izugarria ekarri dizkigu estudiora. Kopetaren gainean duen marka gorriak salatzen du ezkondurik dagoela. Bi egunez behin berritzen du seinalea. Kopetaren erdiko "tanta" gorputzak osasuna izan dezan ipintzen dute Nepalen hinduismoaren jarraitzaileek.
Milaka herritar Arabako egun handia ospatzen ari dira Armentiako zelaietan

Milaka herritar Arabako egun handia ospatzen ari dira Armentiako zelaietan

San Prudentzioko erromeriaz gozatzen ari dira Gasteizen, eguzkitako betaurrekoekin eta jaka eskuan dutela. Mezaren ostean, talo txistorrarekin, besteak beste, jateko unea izan da.

Fiskaltzak zortzi urteko kartzela-zigorra eskatuko du gizon batentzat haur-pornografia egotzita

Eduki pedofiloa duten 25.000 artxibo aurkitu zituen Poliziak horren etxean. Asteartean hasiko da epaiketa, Nafarroako Justizia Jauregian.
Bilboko Zabalguneko aparkalekua itxi dute igande honetan, 2026ko udazkenera arte

Bilboko Zabalguneko aparkalekua itxi dute igande honetan, 2026ko udazkenera arte

Lanak amaitu ostean, aparkaleku berriak 549 plaza izango ditu, eta horietako 114 egoiliarrek eskuratu ahal izango dituzte, zozketa bidez.
Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Ezegonkortasuna izango da nagusi igandean, baina egonkorrago eta ateriago hasiko dugu astea, nahiz eta asteazkenerako tenperaturak berriro nabarmen jaistea eta euri asko egitea espero den.
Gizon batek semea hil du tiroz Labion

Gizon batek semea hil du tiroz Labion

Foruzainek atxilotu egin dute gizona, 80 urtekoa, 08:15 aldera izan den hilketaren ostean. Semeak 50 urte zituen.
Nico Williamsek Metropolitanon jasotako kantu arrazistak salatu egingo ditu Ligak

Nico Williamsek Metropolitanon jasotako kantu arrazistak salatu egingo ditu Ligak

Jokalariak partida ostean azaldu zuenez, "tximino soinuak" entzun zituen korner bat ateratzera joan zenean, eta "ez da normala zure azalaren koloreagatik irainak jasotzea", erantsi zuen. Poliziak dagoeneko identifikatu du irainen egilea.
80 urteko gizonezko bat atxilotu dute Labion 50 urteko semea hiltzea leporatuta

80 urteko gizonezko bat atxilotu dute Labion 50 urteko semea hiltzea leporatuta

08:15 aldera izan da krimena, eta Foruzaingoaren komisaldegian dute atxilotuta gizona.

DJ izateko ikastaro expresa eman digu Lagant DJk

DJ izateko ikastaro expresa eman digu Lagant DJk

Lander Agirreurretak, Dan-tz taldearen barruan dabil artistak, ikastaroak eskaintzen ditu DJ izateko gogoa duenarentzat. Inklusiorako balio duten saioak dira, nornahirentzat pentsatuak eta horrelakoxe labur bat eman digu Amaraunean.
Israelek dio Rafahren lurreko inbasioa bertan behera utziko duela Hamasekin bahituei buruzko ituna eginez gero

Israelek dio Rafahren lurreko inbasioa bertan behera utziko duela Hamasekin bahituei buruzko ituna eginez gero

Talde islamikoak hiriaren lurreko inbasioa galarazteko izango lukeen "azken aukera" izango omen da.
Erretreta jendetsu batekin abiatu dituzte arabarrek San Prudentzio jaiak

Erretreta jendetsu batekin abiatu dituzte arabarrek San Prudentzio jaiak

Gaueko danborradaren biharamunean, San Prudentzio eguna ospatuko dute igande honetan, Armentiako erromeria tradizional eta arrakastatsuarekin. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira.
Gasteizko San Prudentzio jaiari hasiera emateko Erretreta, tronpeta eta danbor hotsean

Gasteizko San Prudentzio jaiari hasiera emateko Erretreta, tronpeta eta danbor hotsean

Ekitaldi jendetsua egin dute bart Probintzia plazan, eta ereserkia behin baino gehiagotan entzun ahal izan da udal tronpetarien eta danborradaren eskutik. Igande honetan ospatuko dute San Prudentzio.

Erretreta jendetsu batekin abiatu dituzte arabarrek San Prudentzio jaiak

Erretreta jendetsu batekin abiatu dituzte arabarrek San Prudentzio jaiak

Gaueko danborradaren biharamunean, San Prudentzio egun handia ospatuko da igande honetan, Armentiako erromeria tradizional eta arrakastatsuarekin. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira.
Urriaren 7an bahitutako bi giza-seme erakusten dituen bideoa kaleratu du Hamasek

Urriaren 7an bahitutako bi giza-seme erakusten dituen bideoa kaleratu du Hamasek

64 eta 46 urteko bi gizonezko dira. Batek dio 202 egun daramatzala bahituta, beraz, grabazioa egunotakoa dela ondoriozta daiteke. Biek ere su-etena eta lehen bait lehen askatu ditzaten ahal den guztia egiteko eskatu diote Israelgo Gobernuari.

Hainbat tornadok hiru zauritu eta kalte material handiak eragin dituzte Nebraskan

Hainbat tornadok hiru zauritu eta kalte material handiak eragin dituzte Nebraskan

40tik gora tornado izan dira azken orduetan. Iragarpenen arabera, igandera arte ez da egoera baretuko.

Tokiko ekoizle txikiek eredu aldaketa eskatu dute Nafarroak elikadura burujabetza lor dezan

Tokiko ekoizle txikiek eredu aldaketa eskatu dute Nafarroak elikadura burujabetza lor dezan

Iruñean egin duten manifestazioan parte hartu duten elkarteen izenean, Miriam Otxotorena artzainak aldarrikatu du "nekazaritza eredu berri bat" posible dela.
PSOEren milaka jarraitzaile elkartu dira Ferrazen, Batzorde Federalak Sanchez babestu duen bitartean

PSOEren milaka jarraitzaile elkartu dira Ferrazen, Batzorde Federalak Sanchez babestu duen bitartean

Pantaila erraldoi batean eman dituzte Batzorde Federaleko hitzaldiak, Ferrazen. Monterok alderdiaren babes osoa helarazi dio Sanchezi, eta geratzeko eskatu dio.
Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat alkatek herri biziak aldarrikatu dituzte goi-tentsioko lineen aurrean

Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat alkatek "herri biziak" aldarrikatu dituzte goi-tentsioko lineen aurrean

Eguraldia ez da oztopo izan Izarbeibar, Iruñea, Sakana eta Goierriko eskualdeetatik etorritako ehunka lagun Gazteluko plazan biltzeko, "herrien etorkizuna mehatxatzen duten" goi-tentsioko lineen kontrako plataformakoak.
Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Tenperaturak jaitsi egingo dira, bereziki minimoak. Astelehenean, euria egiteko aukera hegoaldeko mendi inguruetara eta Piriniotara mugatuko da.
Soilik Errenteriako Udalak eraman du azken burura etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeko tramitazioa

Soilik Errenteriako Udalak eraman du azken burura etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeko tramitazioa

Hogei bat udalek eskaera egiteko deklarazioak onartu dituzte udalbatzetan, horietako askok Stop Kaleratzeak taldearen mozioaren harira, baina Errenteria izan da Etxebizitza Sailari tramiteak ofizialki aurkeztu dizkion bakarra.
San Prudentzioko erretreta egunaren hiru protagonista ezagutu ditugu

San Prudentzioko erretreta egunaren hiru protagonista ezagutu ditugu

Mikelek 35 urte daramatza Aldundiko balkoitik erretreta jotzen. Txikitako ametsa beteta, 2000. urtean hasi zen Jose Miguel atalabari. Eta belaunaldi berrikoa den Ikerrek jotzen luze aritzeko helburua dauka.

Lander Martinez arduratuko da finantza arloaz Sumarren Zuzendaritzan, eta Rosa Martinez eraldaketa ekosozialaz

Lander Martinez arduratuko da finantza arloaz Sumarren Zuzendaritzan, eta Rosa Martinez eraldaketa ekosozialaz

Diputatuaren hitzetan, "Yolanda Diazen alde bozkatu dugu, eta Zuzendaritza berria onartu". "Une historikoa da gure hazkundean, erakunde plurinazional bat abiatzen ari baikara, eta horren parte izateko ohorea baitut", erantsi du.
Alderdi, sindikatu eta kolektibo sozialek palestinarren genozidioa amaitzeko eskatu dute Gernikan

Alderdi, sindikatu eta kolektibo sozialek palestinarren genozidioa amaitzeko eskatu dute Gernikan

Ehunka herritar ere batu dira Gernikaren bonbardaketaren 87. urteurrenaren harira Gernika-Palestina ekimenak deitutako protestara, erasoa salatzeaz gain, nazioarteak estatu palestinarra aitor dezala eskatzeko.
Almadiaren Eguna ospatu dute gaur Burgin

Almadiaren Eguna ospatu dute gaur Burgin

Urtero egiten duten ikuskizun honek Pirinioetako ofizio nagusietako bat ekartzen digu gogora: zuhaitz enborrak ibaian behera, ontziak eginda, jaisten zituzten, gero eraikuntzarako saltzeko.

19 urteko mutil bat atxilotu dute Tuteran, amari eraso eta heriotza-mehatxuak egitea leporatuta

55 urteko emakumeak Udaltzaingoari deitu zion, semea erasotzen ari zitzaiola esateko. Gaztea atxilotu dute, etxeko indarkeria delitua egotzita.
Montero: ''Gaur, beti, zurekin, presidente! Zurekin!''

Montero: ''Gaur, beti, zurekin, presidente! Zurekin!''

Maria Jesus Monterok dimisioa ez emateko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, PSOEren Batzar Federalean, eta alderdiaren babesa helarazi dio hari eta haren emazte Begoña Gomezi. "Lokatzik ez da munduan, zurekin gizarte hobeago bat lortu dugula ezkutatuko duenik", esan dio.

Hamar bat edukiontzi erre dituzte Balmasedan

Hamar bat edukiontzi erre dituzte Balmasedan

Edukiontzi horietako baten ondoan aparkatuta zegoen auto bat ere kiskali da. Momentuz ez dakite nork edo nortzuek piztu dituzten suteak. Udal alderdiek aho batez gaitzetsi dituzte gertakariak.
53 urteko gizon beltz bat hil da Ohion, atxilotzen ari zirela ''ezin dut arnastu'' sarri esan ostean

53 urteko gizon beltz bat hil da Ohion, atxilotzen ari zirela ''ezin dut arnastu'' sarri esan ostean

Istripu batetik ihes egin zuelakoan, Frank Tysonen bila sartu da Polizia lokal batera. "Hil nahi naute, deitu Sheriffari!" oihukatzen zuela lurrera bota eta zortzi minutuz eduki dute eskuburdinak bizkarrean. Belaunarekin lepoa estutzen ziotela, "ezin dut arnastu" zioen.  Ospitalean hil da.

PSOEren militante eta jarraitzaile ugari Ferrazen bildu dira, Pedro Sanchezi babesa adierazteko

PSOEren militante eta jarraitzaile ugari Ferrazen bildu dira, Pedro Sanchezi babesa adierazteko

Aldi berean, PSOEk Batzorde Federala antolatu du Ferrazen, eta pantaila erraldoietan ikusi ahal izango dira hitzartzeak.

Eneko Andueza: ''Gaur demokrazia arriskuan dago''

Eneko Andueza: ''Gaur demokrazia arriskuan dago''

PSOEk gaur Madrilen egingo duen Batzorde Federalera iritsitakoan, PSE-EEko idazkari nagusiak erabateko babesa eskaini dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.

Maria Chivite: ''Karguan jarraitzea merezi duela sentiarazi nahi diot presidenteari''

Maria Chivite: ''Karguan jarraitzea merezi duela sentiarazi nahi diot presidenteari''

Pedro Sanchezek astelehen honetan hartu dezakeen erabakiari buruz galdetu diote Nafarroako presidenteari, PSOEk honetan Madrilen egingo duen Batzorde Federalera sartu aurretik.

Hamasek jaso du Israelen azken su-eten proposamena, eta aztertu egingo duela hitzeman du

Hamasek jaso du Israelen azken su-eten proposamena, eta aztertu egingo duela hitzeman du

Egiptoko iturrietatik baieztatu dutenez, Israelgo eta Egiptoko ordezkaritzek "urrats nabarmenak" egin dituzte "Gazako Zerrendan su-etena lortzeko negoziazioetan".
Astelehenetik aurrera tren gutxiago egongo da Gipuzkoako Aldirietan, eta polikiago joango dira

Astelehenetik aurrera tren gutxiago egongo da Gipuzkoako Aldirietan, eta polikiago joango dira

Ordutegi berriak ordutegi-eskaintza murriztea dakar, bide bakarra eta abiadura-muga ezarriko baitira Hernani eta Donostia artean, eta bidaia-denborak handituko baitira Andoain-Irun tartean.
Lore eskaintza eta meza batek Gernikako bonbardaketaren biktimak gogoratu ditu

Lore eskaintza eta meza batek Gernikako bonbardaketaren biktimak gogoratu ditu

1937ko apirilaren 26an izandako bonbardaketaren biktimak gogoratu dituzte ostiral honetan Gernikako hilerrian, eta omenaldi hori "Ukrainako edo Gazako biktimei" ere luzatu diete.

Azken 9 egunetan, 400 atxilotu baino gehiago AEBko unibertsitateetan, Palestinaren aldeko protestetan

Azken 9 egunetan, 400 atxilotu baino gehiago AEBko unibertsitateetan, Palestinaren aldeko protestetan

Irene Khan NBEko adierazpen askatasunerako errelatore bereziaren arabera, protestarako eskubidea urratzen ari dira. Etxe Zuriak, Trumpek eta Netanyahuk "antisemitismoaz" hitz egin dute, eta Erdoganek "faxistatzat" jo du manifestarien aurkako errepresioa.
Erika Letamendi: ''Familiak laguntza ematen zion ganaduzaleari, eta istripua egon da testuinguru horretan''

Erika Letamendi: ''Familiak laguntza ematen zion ganaduzaleari, eta istripua egon da testuinguru horretan''

Donemiliagako Egilatz kontzejuan, 60 urteko emakume bat hil da behin batzuen kolpeen ondorioz. Erika Letamendi tokiko alkateak azaldu duenez, auzolan baten testuinguruan jazo da ezbeharra, eta azpimarratu du ez direla ohikoak mota honetako gertaerak.

Iruñeko ikastetxe bateko bi ikasle zigortu ditu epaileak, ikaskide bati egindako bullying kasu batengatik

Zigortutako bi mutilek 60 orduz gizartearentzako lanak egin beharko dituzte, eta ezingo dira adingabearengandik 300 metro baino gutxiagora hurbildu. Epaiak ikastetxea aitortzen du erantzule zibil gisa; ondorioz, 20.000 euroko kalte-ordainaren % 90 ordaindu beharko du kalte moralengatik.
Profersa enpresako gertakari batek auzokideen alarma piztu du Zorrotzan

Profersa enpresako gertakari batek auzokideen alarma piztu du Zorrotzan

Bilboko Sader-Profersa ongarriak ekoizten dituen enpresak lurrun-ihesa izan du gaur goizean, fabrikazio-prozesuan izandako erreakzio baten ondorioz. Ez da inor zauritu, ezta kalte materialik izan ere, konpainiak jakitera eman duenez.

1 / 30 Hurrengoa