Politika -

Sumar

Lander Martinez arduratuko da finantza arloaz Sumarren Zuzendaritzan, eta Rosa Martinez eraldaketa ekosozialaz

Diputatuaren hitzetan, "Yolanda Diazen alde bozkatu dugu, eta Zuzendaritza berria onartu". "Une historikoa da gure hazkundean, erakunde plurinazional bat abiatzen ari baikara, eta horren parte izateko ohorea baitut", erantsi du.

Lander Martinez. Argazkia: EFE
Lander Martinez
Lander Martinez. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sumarren antolakuntza taldeak —Espainiako Estatuko 80 ordezkarik osatzen dute— Yolanda Diaz hautatu du gaur, Madrilen, koordinatzaile nagusi, eta Zuzendaritza berria osatuko duten 18 kideen izenak ezagutarazi ditu. Alderdia zuzentzeaz eta kudeatzeaz arduratuko dira guztiak.

Tartean daude Lander Martinez bilbotarra, Sumarren Bizkaiko diputatu dena, eta Rosa Martinez, Giza Eskubideen Estatu idazkaria. Zuzendaritza berrian, baina, finantzen eta idazkaritza teknikoaren ardurak hartuko ditu Lander Martinezek, eta eraldaketa ekosozialaren saila zuzenduko du Rosa Martinezek.

Diputatuaren hitzetan, "Yolanda Diazen alde bozkatu dugu, eta Zuzendaritza berria onartu". "Une historikoa da gure hazkundean, erakunde plurinazional bat abiatzen ari baikara, eta horren parte izateko ohorea baitut", erantsi du.

Martinezek azaldu du nahitaezkoa dela Sumarrek "indartsu" jarraitzea, "koalizioko-gobernuak martxan jarri dituen egitasmo sozialak inork zapuztu ez ditzan". 

"Herritarrengana iristen den indar bat izan behar gara. Gure herriak esaten duena entzun eta hari laguntzeko prest egon behar dugu. Koalizio-gobernua eta demokrazia defendatuko ditugu politika erabilgarria baliatuta", esan du.   

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak Lander Martinez Hierro Yolanda Diaz Sumar Mugimendua