cerrar buscador

Iragarpena

Gaur

2024/04/28

Igandean ezegonkortasun apur batekin jarraituko dugu. Hala ere, goiza, oro har, nahiko lasaia izango da; giro freskoa nagusituko da eta zeruan ostarteak ikusiko ditugu. Zaparrada bakanen bat salbu, ateri eutsiko dio. Arratsaldean, berriz, zaparradak egiteko probabilitatea handiagoa izango da, eta mardulagoak ere izan litezke, batez ere barnealdean. Baliteke kostaldeko leku batzuetan ia euririk ez egitea. Iparraldeko haizea ibiliko da, arratsaldean gehienbat, eta horrek tenperatura jaitsaraziko du, batez ere ipar partean.

Tenperatura:

  • Bilbao: 8/16 ºC
  • Donostia:7/16ºC
  • Gasteiz:3/14 ºC
  • Iruña:2/17 ºC
Bihar

2024/04/29

Astelehenean giroa egonkorragoa izango da, baina ekialdean giroa nahiko motela eta hezea izango da. Hodeiak eta ostarteak agertuko dira zeruan, baina lurraldearen ipar-ekialdean zerua lainotuago agertuko da, eta baliteke bertan euria egitea. Eguna amaitzerako, ordea, hodeiak gutxitu egingo dira, bereziki mendebaldean. Iparraldeko haizearekin freskotik jarraituko dugu.

Tenperatura:

  • Bilbao: 8/17 ºC
  • Donostia:7/16ºC
  • Gasteiz:3/15 ºC
  • Iruña:6/15 ºC
Etzi

2024/04/30

Giro egonkor eta argiarekin emango diogu amaiera apirilari. Eguneko ordu gehienetan zerua hodei gutxirekin agertuko da; goizean goiz Nafarroa ekialdean eta Iparralden hodeiak ugariagoak izan daitezke. Arratsaldean mendebaldetik hodeiak iritsiko dira eta gauean zerua nahiko estalita geratuko da; orduan euritara jo dezake mendebaldeko eskualdeetan. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta, horrekin, tenperatura nabarmen igoko da; hainbat lekutan 20 ºC-ak gaindituko dira. Egunaren amaieran haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du.

Tenperatura:

  • Bilbao: 8/21 ºC
  • Donostia:7/21ºC
  • Gasteiz:3/18 ºC
  • Iruña:6/22 ºC

Joera

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

  • Osteguna

  • Ostirala

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 05:54:00
    18:14:00
  • Itsasbehera 0
    12:02:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 3.94 / 4
    B: 0 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:09:00
    UTC 19:10:00
  • Ilargia 00:24:00
    07:37:00

2024/04/28

Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin; arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Bihar
  • Itsasgora 06:39:00
    19:03:00
  • Itsasbehera 00:30:00
    12:48:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 3.74 / 3.84
    B: 1.43 / 1.66
  • Eguzkia UTC 05:07:00
    UTC 19:11:00
  • Ilargia 00:21:00
    08:38:00

2024/04/29

Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; erdialdeko orduetan ipar-osagaira aldatuko da, 2ko indarrarekin. Itsaskirria eragingo du, arratsaldean itsaso kizurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Etzi
  • Itsasgora
  • Itsasbehera
  • Tenperatura º
  • Itsasgora P: /
    B: /
  • Eguzkia UTC
    UTC
  • Ilargia

2024/04/30

1 / 30 Hurrengoa
Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Tenperaturak jaitsi egingo dira, bereziki minimoak. Astelehenean, euria egiteko aukera hegoaldeko mendi inguruetara eta Piriniotara mugatuko da.
Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Lurraldearen ipar-ekialdean (Gipuzkoa ekialdea, Lapurdi eta Nafarroa iparraldea) noizbehinka euria egingo du. Datozen egunotan ere giro ezegonkorra izango da nagusi.
Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan

Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan

Nafarroako geografiako puntu batzuk elur-geruza fin baten azpian esnatu dira gaur. 800-1000 metrotik gora elurra ari du.

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

2023an muturreko estres termikoko egun kopuruaren errekorra gainditu zen, 46 ºC-tik gorako tenperaturekin.
Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du

Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du

Eguneko tenperaturak behera egingo du, eta gauekoak leunagoak izango dira hodeiei esker, astelehenean zerua estaliz joango baitira. Asteartean euritara egingo du, eta 1.000 metrotik gorako kotetan elurra egingo du.
Eguzkitsu eta hozgiroan igaroko da hauteskunde eguna

Eguzkitsu eta hozgiroan igaroko da hauteskunde eguna

Euskalmeten arabera, egun eguzkitsua izango da biharkoa. Tenperaturek, baina, koska bat egingo dute behera, eta nekez iritsiko dira 15 gradura.
Euskal Herriko puntu askotan goiza hotza izan den arren, eguna eguzkitsua eta epela izango da

Euskal Herriko puntu askotan goiza hotza izan den arren, eguna eguzkitsua eta epela izango da

EAEko tenperaturarik baxuena -3,8 gradukoa izan da Pagoetako estazioan, Urizaharran (Araba), eta -3,4 gradukoa Navarreten, Bernedon (Araba).

Ostarteak eta hotz tarteak astebururako

Ostarteak eta hotz tarteak astebururako

Goiz hotzak espero dira datozen egunetan ere, baina eguzkia nagusituko da zeruan, eta giro atsegina izango da Euskal Herri osoan. Astelehenean, aldaketa nabarmena dator.
Arratsaldean atertzera egingo du, eta asteburuan giro eguzkitsu, lehor eta freskoa izango da nagusi

Arratsaldean atertzera egingo du, eta asteburuan giro eguzkitsu, lehor eta freskoa izango da nagusi

Datozen orduetan hodeitsu eta euri kontuekin jarraituko dugu lurraldearen iparraldean, baina orduek aurrera egin ahala, egonkortzera egingo du aroak. Biharkoa izango da egunik epelena (18 °C), ipar-ekialdeko haizeak tenperaturak jaitsaraziko baititu.
Fronte hotz batek giro grisa eta euri apur bat ekarriko ditu ostegunera arte

Fronte hotz batek giro grisa eta euri apur bat ekarriko ditu ostegunera arte

Tenperaturak 15 ºC-raino jaitsiko dira, eta zeruak lainotuta egongo dira. Hala ere, euri txikia bakarrik egingo du, eta isurialde atlantikoan bakarrik.
1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak