Itxi

Amarauna

Nepaldik Azpeitira

Suku 2022an izan zen azkenekoz Nepalen. Familia bisitatuz, ezkondu egin zen. Senarra etortzeko zain da orain

Arantxa Arza | EITb Media

Nepalgo Biryania, tesnea eta bizitzeko gogo izugarria ekarri dizkigu estudiora. Kopetaren gainean duen marka gorriak salatzen du ezkondurik dagoela. Bi egunez behin berritzen du seinalea. Kopetaren erdiko "tanta" gorputzak osasuna izan dezan ipintzen dute Nepalen hinduismoaren jarraitzaileek.

  • Suku Maya Euskadi Irratiko estudioa

    Suku Maya Euskadi Irratiko estudioa

    22:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

26 urteko Suku nepaldarra mendien artean hazia, 3.600 metrora. Euskal mendizaleek 2001ean izandako istripuaren ondorioz iritsi zen Euskal Herrira. Gaur egun, Azpeitian bizi da.

Arroza dastatu eta tesnea hartu dugun bitartean kontatu digu hotz handia dela bere herrian, gogorra dela han bizitza. Pozik dela Euskal Herrian, eskertua Arantxa Gurrutxaga eta Peio Arruek Nepalen topatu eta Euskal Herrira ekarri zutelako.

Giltzurrunetako gaitzak, bi egunetik behin dialisia egin beharrak, ezkonduta egonda ere senarra Nepalen edukitzeak...  ez dio irrifarrik kentzen Suku Mayari.