Mundua

1 / 30 Hurrengoa
Islamarekin kritikoa den mediku saudiarabiar bat da Magdeburgeko gabon azokako atentatuaren ustezko egilea

Islamarekin kritikoa den mediku saudiarabiar bat da Magdeburgeko gabon azokako atentatuaren ustezko egilea

Atxilotua 2006an iritsi zen Alemaniara, ikasle gisa, eta asiloa eskuratu zuen 2016ko uztailean, Islametik aldentzeagatik heriotza-mehatxuak jaso ondoren. Psikiatra gisa lan egiten zuen Bernburgen, erasoa izan den lekutik 50 kilometrora. Bost hildako eta 200 zauritu utzi ditu atentatuak.
Bost pertsona hil eta 200 baino gehiago zauritu dira Magdeburgen izandako harrapaketan

Bost pertsona hil eta 200 baino gehiago zauritu dira Magdeburgen izandako harrapaketan

Autoaren gidaria atxilotu egin dute, eta gertatutakoa eraso terrorista gisa ari dira ikertzen. Arrazoi islamofoboak egon daitezke erasoaren atzean.
AEBk aurrekontuak luzatu ditu errepublikanoen eta demokraten babesarekin, eta Gobernuaren itxiera galarazi du

AEBk aurrekontuak luzatu ditu errepublikanoen eta demokraten babesarekin, eta Gobernuaren itxiera galarazi du

Azkenean errepublikanoek ez dute lortu gehienezko zorra aurrekontuetatik kentzea.
Magdeburgeko Gabonetako azokan harrapaketa izan zen unea

Magdeburgeko Gabonetako azokan harrapaketa izan zen unea

Gutxienez bi pertsona hil dira, eta 70 zaurituen artean, 15 larri daude. Agintariek atxilotu egin zuten autoaren gidaria, eta atentatu gisa ikertzen ari dira gertatutakoa.

Auto batek hainbat pertsona harrapatu ditu Magdeburgeko gabonetako azoka batean, eta gutxienez 2 hildako daude

Auto batek hainbat pertsona harrapatu ditu Magdeburgeko gabonetako azoka batean, eta gutxienez 2 hildako daude

Gainera, 70 pertsona zauritu dira, horietatik 15, larri. Tokiko agintarien esanetan, gertatutakoa "atentatua da seguruenik". Gidaria atxilotu egin dute.
Gutxienez pertsona bat hil da Magdeburgon (Alemania), auto batek hainbat pertsona harrapatu ostean

Gutxienez pertsona bat hil da Magdeburgon (Alemania), auto batek hainbat pertsona harrapatu ostean

Gutxienez pertsona bat hil da eta hainbat zauritu Magdeburgon (Alemania ekialdea), Gabonetako azoka batean auto batek harrapatuta. Eskualdeko agintarien ustez, gertaera hori atentatua izan daiteke.

16 urte arteko kartzela-zigorrak Samuel Paty irakasle frantsesari burua mozteagatik egindako epaiketan

16 urte arteko kartzela-zigorrak Samuel Paty irakasle frantsesari burua mozteagatik egindako epaiketan

Hilketaren egilea, 18 urteko Abdoullakh Anzorov, atxilotu zutenean hil zuen poliziak.
Matteo Salvini absolbitu egin dute, Open Arms ontzi humanitarioa blokeatzeagatik egindako epaiketan

Matteo Salvini absolbitu egin dute, Open Arms ontzi humanitarioa blokeatzeagatik egindako epaiketan

Fiskaltzak 6 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, pertsonak bahitzea egotzita, besteak beste.
Boliviako xaman talde batek uko egin dio bere ''etxe suizidak'' uzteari

Boliviako xaman talde batek uko egin dio bere ''etxe suizidak'' uzteari

Xamanen "etxe suizidak" Boliviako La Paz hirian daude. Agintariek ohartarazi dute higadurak arriskuan jartzen dituela etxebizitzak, eta haiek uzteko gomendatu diete, baina Xamanek uko egiten diote.

20 urteko kartzela zigorra ezarri diote Dominique Pelicot akusatu nagusiari, eta kargu guztiengatik errudun jo

20 urteko kartzela zigorra ezarri diote Dominique Pelicot akusatu nagusiari, eta kargu guztiengatik errudun jo

Frantzian bortxaketagatik ezar daitekeen zigorrik handiena da, eta Dominique Pelicoten abokatuak ez du baztertzen apelazioa aurkeztea. Halaber, gainerako 50 auzipetuak 3 eta 15 urte arteko kartzela zigorrera kondenatu dituzte. Gisèle Pelicotek epaia errespetatzen duela adierazi du.
Gisèle Pelicotek epaia errespetatzen duela adierazi du: Ez naiz damutzen aurpegia eman izanaz

Gisèle Pelicotek epaia "errespetatzen" duela adierazi du: "Ez naiz damutzen aurpegia eman izanaz"

Senar ohiari 20 urteko espetxe-zigorra ezarri diote, eta kargu guztiengatik errudun jo. Frantzian bortxaketagatik ezar daitekeen zigorrik handiena da, eta Dominique Pelicoten abokatuak ez du baztertzen apelazioa aurkeztea.
Avignongo auzitegiaren kanpoaldean pozik agertu da jendea, Pelicot auziko epaia ezagutu ondoren

Avignongo auzitegiaren kanpoaldean pozik agertu da jendea, Pelicot auziko epaia ezagutu ondoren

Avignongo Zigor Auzitegiak kargu guztien erruduntzat jo du Dominique Pelicot, eta 20 urteko kartzela-zigorra ezarri dio, Frantzian egindako bortxaketagatiko zigorrik handiena.

Gisèle Pelicot txalotu eta babestu dute epaitegietara iritsi denean

Gisèle Pelicot txalotu eta babestu dute epaitegietara iritsi denean

Gisèle Pelicot bere abokatu eta senideek babestuta iritsi da Avignongo auzitegira. Auzitegiaren atarian bildutako ehunka lagunek txalo egin diote iritsi denean. Gaur jakingo da Pelicot auziaren epaia.

Ikusmin handia Avignongo auzitegiaren atarian: Pelicot auziko epaia gaur jakinaraziko dute

Ikusmin handia Avignongo auzitegiaren atarian: Pelicot auziko epaia gaur jakinaraziko dute

Avignongo auzitegiak, Frantziako hego-ekialdean, epaia emango du gaur Gisele Pelicoti egindako bortxaketei buruzko makroepaiketa historikoan, eta 51 akusatuetako bakoitzari 20 urtera arteko espetxe-zigorrak ezartzea espero da.

Igor Kiriloven aurkako atentatuaren ustezko egilea atxilotu dute

Igor Kiriloven aurkako atentatuaren ustezko egilea atxilotu dute

Errusiako zerbitzu sekretuek (FSB) jakitera eman dutenez, atxilotua Uzbekistango gizonezko bat da, eta, ustez, Ukrainako zerbitzu sekretuen jarraibideak bete zituen.
Auto batek gimnasio baten kontra talka egin du eta igerileku batean murgilduta amaitu du

Auto batek gimnasio baten kontra talka egin du eta igerileku batean murgilduta amaitu du

Redlands herriko gimnasio batean gertatu da istripua. Gidariak zauri arinak ditu. Kontrola galdu ostean, fitness zentroko horma apurtu eta hortxe "ureratu da". Zorionez igerilekua hutsik zegoen une horretan.

 

Turkiak Sirian kurduen aurka egin dezakeen erasoaren gakoak

Turkiak Sirian kurduen aurka egin dezakeen erasoaren gakoak

Kurduak Siriako biztanleriaren % 10 inguru dira. 1960ko hamarkadatik eta gerra zibila hasi zen arte, 2011n, herririk zapalduena ziren, baina erregimenak erasorik ez egiteko itun bat adostu zuen, eta horri esker, PYDk administrazio propioa ezarri zuen ipar-ekialdean, Rojava izenez ezagutzen dena.
The Wall Street Journalen arabera, Siriako kurduen aurkako erasoaldi handi bat prestatzen ari da Turkia

"The Wall Street Journal"en arabera, Siriako kurduen aurkako erasoaldi handi bat prestatzen ari da Turkia

Abenduaren hasieran Al-Assaden erregimena erori zenean hasi zen Turkia tropak metatzen Siriako mugan, eta antzeko mugimendua egin zuen 2019an herrialde horretako ipar-ekialdea inbaditu aurretik.
Patinete batean jarritako bonba batek Errusiako defentsa erradiologiko, kimiko eta biologikoko burua hil du

Patinete batean jarritako bonba batek Errusiako defentsa erradiologiko, kimiko eta biologikoko burua hil du

Ikerketako iturrien arabera, Ukrainako zerbitzu sekretuak dira atentatuaren egileak. Bonbari urrutitik eragin diote 54 urteko Igor Kirilov etxetik atera denean, bere laguntzailearekin batera. Azken hau ere atentatuan hil da.

Errusiako Armadako defentsa kimikoko burua hil da patinete batean ezkutatutako bonba batek eztanda egin ostean

Errusiako Armadako defentsa kimikoko burua hil da patinete batean ezkutatutako bonba batek eztanda egin ostean

Igor Kirilov teniente jenerala hil da Moskun bonba batek eztanda egin ostean. Erresuma Batuak zigorra ezarri zion Ukrainan arma kimikoak erabiltzeagatik.

Zergatik dira horren garrantzitsuak Golango Gainak Israelentzat?

Zergatik dira horren garrantzitsuak Golango Gainak Israelentzat?

Israelek 1967ko Sei Eguneko Gerran bereganatu zuen Siriako goi-lautada estrategikoaren zatirik handiena, eta 1981ean anexionatu zituen. NBEk legez kanpokotzat jotzen du okupazio hori, baina Israelek plan bat onartu berri du eremu horretan kolono kopurua handitzeko.
Gutxienez hiru pertsona hil dira, erasotzailea barne, Wisconsingo ikastetxe batean izandako tiroketa batean

Gutxienez hiru pertsona hil dira, erasotzailea barne, Wisconsingo ikastetxe batean izandako tiroketa batean

Horretaz gain, gutxienez hiru pertsona zauritu dira. Erasoa Madison hiriko Abundant Life ikastetxean gertatu da. Poliziak erasotzailea hil du eta zentroko ikaslea zela uste dute.

Scholzek konfiantza-galdea galdu du, hauteskunde kanpaina gogorra iragarri duen eztabaida gogorraren ostean

Scholzek konfiantza-galdea galdu du, hauteskunde kanpaina gogorra iragarri duen eztabaida gogorraren ostean

Gobernukide ohien arteko gaitzespenez eta oposizioaren aurkako erasoez jositako eztabaida izan da. Hauteskundeak otsailaren 23rako aurreikusi dira.
Dominique Pelicotek gainerako akusatuak seinalatu ditu, eta epaileek ostegunean hartuko dute erabakia

Dominique Pelicotek gainerako akusatuak seinalatu ditu, eta epaileek ostegunean hartuko dute erabakia

51 akusatuek azken hitza hartzeko aukera izan dute, eta Avignongo Auzitegiko presidenteak amaitu du eztabaida hasteko saio laburra. Epai historikoa ostegunean ematea espero da.
Al-Assadek baieztatu du Errusiako indarrek ebakuatu zutela, eta ukatu egin du ihesaldia prestatuta zegoela

Al-Assadek baieztatu du Errusiako indarrek ebakuatu zutela, eta ukatu egin du ihesaldia "prestatuta" zegoela

Ez omen zuen "dimititzeko" asmorik, eta "posizio militar guztiak erori" ostean utzi omen zuen herrialdea.
Gutxienez 20 palestinar hil ditu Israelek Gazako hegoaldean, UNRWAko eskola baten aurka egindako bonbardaketan

Gutxienez 20 palestinar hil ditu Israelek Gazako hegoaldean, UNRWAko eskola baten aurka egindako bonbardaketan

Nazio Batuen agentziarena da eraikina, eta errefuxiatu palestinarrentzako babeslekua zen. Hala ere, Israelgo Armadak erasoa justifikatu du esanez eskolan "Hamaseko entrenamendu zentro bat" zegoela.

Mayotte uharteetan izandako hondamendiari aurre egiteko neurriak aktibatu ditu Frantziako Gobernuak

Mayotte uharteetan izandako hondamendiari aurre egiteko neurriak aktibatu ditu Frantziako Gobernuak

Chido zikloiak aurrekaririk gabeko txikizioa eragin du Mayotte artxipelagoan. Hildakoak "ehunka" izan daitezkeela uste dute agintariek.
Israelek biztanleria bikoiztuko du Golango Gainetan okupatutako Siriako lurraldean

Israelek biztanleria bikoiztuko du Golango Gainetan okupatutako Siriako lurraldean

Bestalde, Israelgo Atzerri Ministerioak Dublingo enbaxada itxiko duela jakinarazi du, Irlandak Nazioarteko Justizia Gortean (CIJ) Hegoafrikak Estatu juduaren aurka genozidioagatik aurkeztutako demandarekin bat egingo duela iragarri ostean.
Pelicot auziko epaileak astelehen honetan hasiko dira epaia eztabaidatzen

Pelicot auziko epaileak astelehen honetan hasiko dira epaia eztabaidatzen

Fiskaltzak 4 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu ditu Dominique Pelicot eta beste 50 gizonentzat, lehenaren emazte ohi Gisele Pelicot somniferoekin konorterik gabe utzi eta hamar urtez bortxatzeagatik. Epaia ostegunerako prest izan liteke.
Mayotte uharteak astindu dituen zikloiak ehunka lagun hil ditu, Frantziako Gobernuaren arabera

Mayotte uharteak astindu dituen zikloiak ehunka lagun hil ditu, Frantziako Gobernuaren arabera

320.000 biztanle bizi dira Mayotte uharteetan, eta Paristik 8.000 kilometrora daude, Madagaskarretik gertu. Orduko 220 kilometroko abiadurako haizeteak izan dira bertan.

Erregai-isuria izan da Kercheko itsastean, Errusian, bi petroliontziek talka eginda

Erregai-isuria izan da Kercheko itsastean, Errusian, bi petroliontziek talka eginda

Zamaontzietako bat hondartzen ari da, denboralearen ondorioz. Gutxienez, hildako bat izan da, eta argitzeko daude ezbeharrak eragindako kalteak.

EBk, AEBk, Turkiak eta arabiar herrialdeek trantsizio baketsua eskatu dute Sirian

EBk, AEBk, Turkiak eta arabiar herrialdeek trantsizio baketsua eskatu dute Sirian

"Tratsizio gobernu bat" osatzea aholkatu, eta Israelek Golango gainetan egin duen inbasioa kritikatu dute. Bien bitartean, Israelek bonbardaketak egiten jarraitzen du.

Gizon batek bost pertsona hil ditu Frantziako iparraldean, etorkin-eremu batetik gertu

Pertsona batek bere burua entregatu du Ghyveldeko Jendarmeriaren komisarian, tiroketaren egilea dela esanez.
Siriako buruzagi jihadistak ez du Israelekin gatazkarik nahi, eta eskua luzatu die Errusiari eta Irani

Siriako buruzagi jihadistak ez du Israelekin gatazkarik nahi, eta eskua luzatu die Errusiari eta Irani

Al Charaaren esanetan, "Israelen argudioak ahuldu egin dira, eta ez dituzte azken urraketak justifikatzen". Arabiar Ligak Nazio Batuen Erakundearen misio espezifiko bat ezartzea eskatu du larunbat honetan Jordaniatik.
50 pertsona hil eta 170 zauritu ditu Israelek Gazan azken orduetan

50 pertsona hil eta 170 zauritu ditu Israelek Gazan azken orduetan

Eraso bortitzenean, 33 lagun hil eta 80 zauritu ditu. Ostegunean gertatu zen, postetxe baten aurka, Nuseirat errefuxiatu gunean.

Zer gertatuko da orain, Hego Koreako presidentea kargugabetzea erabaki ondoren?

Erabaki hau diputatuen bi herenek hartu dute, eta bere aurka bozkatu dutenen artean bere alderdiko 12 diputatu ere badaude. Horrek amaiera jarrio diezaioke bere bost urteko agintaldiari.
Mijail Kavelashvili da Georgiako presidente berria, oposizioaren boikota gorabehera

Mijail Kavelashvili da Georgiako presidente berria, oposizioaren boikota gorabehera

Hauteskunde prosezuan gardentasun eza salatu du oposizioak eta Parlamentuaren kanpoaldean ere, milaka lagunek protesta egin dute goizetik. Orain arte boterean egon den oposizioko ordezkariak jakinarazi du ez duela bere postua utziko, lehen ministroak ordea kargua uzteko agindu dio.

12 eta 14 urte arteko zigorra ezarri diete hiru errugbi jokalariri 2017an Baionako gazte bat bortxatzeagatik

12 eta 14 urte arteko zigorra ezarri diete hiru errugbi jokalariri 2017an Baionako gazte bat bortxatzeagatik

Denis Coulson, Loick Jammes eta Rory Grice Grenobleko errubgi jokalari ohiak zigortu ditu Bordeleko epaitegi batek, eta espetxean daude jada. Beste bi taldekideri 2 eta 4 urteko zigorra ezarri diete.
Hego Koreako Parlamentuak presidentea kargugabetu du

Hego Koreako Parlamentuak presidentea kargugabetu du

Gerra-legea ezartzeagatik Yoon Suk Yeol presidentearen aurka astebetean bozkatu duten bigarren mozioa da. Gerra-legea ordu batzuk geroago bertan behera utzi arren, barne krisia piztu da herrialdean.
NBEren Siriako misioak salatu du Israel Banaketa Akordioa urratzen ari dela

NBEren Siriako misioak salatu du Israel Banaketa Akordioa urratzen ari dela

Atzera egiteko batere asmorik gabe, Israel Katz Netanyahuren Defentsa ministroak Armadari agindu dio presta dadila Hermon mendian, lehen konkistetako batean, dituen posizioei neguko hilabeteetan eusteko.
1 / 30 Hurrengoa

  • Egipto gaur

    Egipto gaur

    Egiptoko Arabiar Errepublikako albisteak eta gertakariak eitb.eus-en

  • Azken ordukoa Libanon

    Azken ordukoa Libanon

    Hezbollahko milizien eta Israelgo indarren eraso eta borroken inguruko azken ordukoa eitb.eus-en

  • Zelenski albisteak

    Zelenski albisteak

    Volodomir Zelenskik egindako adierazpenak eta Ukrainako Gobernuaren eta presidentearen azken albisteak

Juanjo Sanmiguel Nazioarteko gaien analisiak Juanjo Sanmiguel

  • Krisi ekonomikoa

    Krisi ekonomikoa

    Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisiari buruzko web berezia, eitb.eus-en

  • Filipinak

    Filipinak

    Manila eta Filipinetako gainerako uharteei buruzko azken ordukoa eitb.eus-en.

  • Rabat gaur

    Rabat gaur

    Zer gertatu da Mohamed VI.aren erresuman? Albiste guztiak eitb.eus-en

Jesus Torquemada Nazioarteko gaien analisiak Jesus Torquemada