Udal eta foru hauteskundeak -
KANPAINAURREA
PSEk dio Gasteizen agintea lortuko dutela "aldaketa lasaietik abiatuta"
Patxi Lopez PSOEren Kongresuko bozeramailea egonda Maider Etxebarria PSE-EEren alkategaiarekin eta Cristina Gonzalez Arabako ahaldun nagusigaiarekin batera Arabako hiriburuan egin duten ekitaldian.
AGENCIAS | EITB MEDIA
Patxi Lopez PSOEren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak esan du etxebizitza legearen onarpena ahalbidetuko duen akordioaren aurka agertuko dela PP, "ez duelako nahi jendeak gutxiago ordaintzea etxebizitza eskuratzeko", baizik eta "pribilegiatuek eta espekulatzaileek gehiago irabaztea".
Lopezek kanpainaurreko ekitaldi batean parte hartu du gaur Maider Etxebarria Gasteizko alkategaiarekin eta Cristina Gonzalez Arabako ahaldun nagusigaiarekin batera.
Cristina Gonzalezek eta Maider Etxebarriak hauteskundeak bitarte herritarrak artatzeko ireki duten egoitzan hitz egin dute. Etxebarriak adierazi du "aldaketa lasaia" izango dela bere abiapuntua "hiria gidatzeko": "Sozialistok zerbait ondo egiten badugu jendeari entzutea eta bere eskaerei jaramon egitea da. Bulego honetan gure proiektua azalduko dugu eta herritarren zalantzak argituko ditugu".
Bestalde, Cristina Gonzalezek esan duenez, "desirak eta errealitatea, ametsak eta pragmatismoa uztartzen dituen ezkerra gara sozialistak. Gasteizen, Araban, Espainian eta Europan ekintza koordinatua bermatzen duen ezkerra".