Alaves-Baskonia Taldeak 'Etorkizuna' proiektua aurkeztu eta haren lehen harria jarri du. Egoitza bat eta bi futbol zelai egingo dituzte. Proiektuak Gasteizko eta Arabako erakunde publikoen babesa du. 2025-2026 denboraldirako estreinatzea aurreikusten dute.
Frankismoaren Biktimak Oroitzeko eta Aitortzeko Eguna dela eta, Gasteizen ekitaldi bat egin da, eta bertan izan dira, besteak beste, Nerea Melgosa Berdintasun sailburua eta Maider Etxebarria Gasteizko alkatea.
Elkarretaratzean, "Vitoria-Gasteiz: eraso matxisten aurka" lelopean, Maider Etxebarria alkatea izan da buru. Talde guztietako zinegotziek parte hartu dute, eta Marisol Garmendia Gobernuaren ordezkari berriak bat egin du bilkurarekin.
Herritarrak eta erakundeetako ordezkariak udaletxe parean bildu dira goizean, atzo Arriaga-Lakua auzoko etxebizitza batean gertatutako eraso matxista gaitzesteko eta biktimari babesa adierazteko.
Lehen aldiz hartu du parte Espainiako Gobernuko ministro batek Martxoaren 3ko biktimen aldeko lore eskaintzan. Angel Victor Torres ministroak 600.000 euroko dirulaguntza iragarri du Martxoak 3 fundaziorako.
Gasteizko alkateak ez du hiruko Gobernua osatzea aukera gisa ikusten. "EAJ da nire gobernukidea, eta uste dut EH Bildurekin akordio puntualak itxi ditzakedala, politika progresistei dagokienez, batez ere. Dena den, ez ditut Gobernuan nahi, oraindik ibilbide etikoa faltan dutelako", nabarmendu du.
"Albiste bikain hau testuinguru berezi batean iritsi da, eta horrek balio erantsia eman dio, beste erakunde batzuetan izan den akordio eza eta aurrekanpaina klima ez baitziren horretarako aurrekari onak", esan du Gasteizko alkateak.
Gasteizko alkate Maider Etxebarriak eta lehen alkateorde Beatriz Artolazabalek "akordioaren kultura" goraipatu dute, EH Bildurekin aurtengo udal aurrekontuak adostu ostean. "Herritarrek konponbideak eta akordioak eskatzen dituzte", adierazi dute biek.
Ekitaldian Miguel Angel Blanco Fundazioko presidenteak, Cristina Cuestak, eta hainbat erakundetako ordezkariek hartu dute parte, Maider Etxebarria alkatearekin batera.
EGAZek antolatutako ekitaldian, Maider Etxebarria Gasteizko alkate sozialistak esan du "egon zen indarkeria gaitzesteari uko egiten diotenak" kritikatu ditu.
Maider Etxebarria alkateak gaur eman dizkio Gorka Ortiz de Urbinari Zeledonen tresnak (aterkia eta zahagia) datorren ostiralean, abuztuak 4, Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko. Aurten, Gorka Ortiz de Urbina azken aldiz izango da Zeledon.
Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen aurrean, Eneko Anduezak eskerrak eman dizkie udal zerbitzuetako langileei, atzoko txingor ekaitzaren ondoren hiria martxan jarri dutelako.
Bi alderdiek helburutzat jarri dute "etorkizunari modu positiboan eta anbizioz" begiratuko dion hiria eraikitzea, zerbitzu publiko indartsuak izango dituena eta herritarrengan harrotasuna piztuko duena.
Bi alderdiek goizean izenpetu dute hiriburua gobernatzeko koalizio ituna. Udalak 12 sail izango ditu: sozialistek Alkatetza eta bost departamentu izango dituzte, eta jeltzaleek, sei. Beatriz Artolazabal alkateordea izango da.
Ordubete barru aurkeztuko dute akordioa, presazko agerraldia deitu baitute jeltzale eta sozialistek. Udal gobernua osatzeko itxi duten akordioaren berri emango dute. Gobernu barruan ardurak nola banatuko dituzten eta lehentasunak zeintzuk izango diren azalduko dute.
Buruzagi sozialistak nabarmendu duenez, ez zitzaion harrigarri egin PPko sei zinegotziek bere hautagaitzaren alde egin izana. Izan ere, bi alderdiek dituzten ezberdintasunak gorabehera, "gauza batean bat gatoz: ezker abertzaleak ez du hiriburua zuzendu behar".
Arabako hiriburuko lehen emakumezko alkate bihurtu den Maider Etxebarria sozialistak, agintaldi berrirako adostasunak lortzeko eskua luzatu die oposizioko talde guztiei, datozen erronkei aurre egiteko. "Gogoz" eta "ilusioz", gogor lan egingo duela agindu du, gasteiztar guztien alkate izateko.
Behin Gasteizko Alkatetzaren bulegoa hartuta, bere aurreneko lan-ildoak azaldu dizkio EITB Mediari. Elkarrizketa, osorik, ETB1eko Gaur Egun albistegian, 14:00etan (aurrerapena, jatorriz, gaztelaniaz).
Gasteizko lehenengo emakumezko alkate bihurtu da Maider Etxebarria. Gainera, feudo sozialista tradizionalei eutsi die PSEk, hala nola, Ermuan, Irunen, Portugaleten eta Eibarren, besteak beste.
EAEko eta Nafarroako udalen osaketari ekin diete larunbat honetan udalerri guztietan. Sozialistek eta jeltzaleek adostutako akordioari esker, PSE-EEko zerrendaburu izendatu dute Arabako hiriburuko alkate.
Gasteiz hiriko puntu altuenetatik ezagutzeko aukera emango duen proposamena ere aurkeztu du. Bisita presentzialak edo birtualak egiteko aukera emango die, turistei eta gasteiztarrei.
Beatriz Artolazabalek Gasteiz digitalizatzeko estrategia aurkeztu du. EH Bilduk hauteskunde egitasmoaren berri eman du. PSEk Gasteizen hutsik dauden lokal komertzialak egokitzeko laguntzak iragarri ditu. Etxebizitza izan du hizpide Elkarrekin koalizioak. PPk hiriburuetako hautagaiak bildu ditu.
Patxi Lopez PSOEren Kongresuko bozeramailea egonda Maider Etxebarria PSE-EEren alkategaiarekin eta Cristina Gonzalez Arabako ahaldun nagusigaiarekin batera Arabako hiriburuan egin duten ekitaldian.
Cristina Gonzalez, aldiz, izango da Aldundirako zerrendaburua. 'Emakumeen garaia da' leloa aukeratu dute gaur Gasteizen bi hautagaiak aurkezteko egin duten ekitaldian.