cerrar buscador

Hauteskundeak 2024 - EITB

hauteskundeak

1 / 30 Hurrengoa
Kataluniako hauteskundeak bertatik bertara jarraituko ditu EITBk, informazioa eta analisia geuregana ekartzeko

Kataluniako hauteskundeak bertatik bertara jarraituko ditu EITBk, informazioa eta analisia geuregana ekartzeko

EITBko lantalde zabala izango da Bartzelonan, eta handik egingo dituzte hainbat albistegi eta saio berezi: ostiraleko "Gaur Egun" eta "Teleberri", igande gauean saio berezia Euskadi Irratian eta asteleheneko "Boulevard", "Faktoria", "Egun On" eta "En Jake" Kataluniatik izango dira.
Noiz jakingo dut hauteskunde-mahaian egon beharko dudan?

Noiz jakingo dut hauteskunde-mahaian egon beharko dudan?

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako udalek maiatzaren 10etik 13ra bitartean egingo dituzte zozketak, ekainaren 9ko Europako hauteskundeetako mahaiak osatze aldera.
Barrena (EH Bildu): ''Hego Euskal Herrian lehen indar izatea egingarria da, gure goranzko joera ikusita''

Barrena (EH Bildu): ''Hego Euskal Herrian lehen indar izatea egingarria da, gure goranzko joera ikusita''

Hego Euskal Herriko lehen indar izateko erronka jarri dio bere buruari EH Bilduk. Herritarren kezka eta interes iturri diren gaiak defendatuko dituztela azaldu du Pernando Barrena hautagai subiranistak, eta hiru ardatz izango dituela euren lanak: Antifasxismoa, subiranotasuna eta anitimilitarismoa.

Populismoei aurre egiteko Europako hauteskundeetan bozkatzera joateko deia egin du EAJk

Populismoei aurre egiteko Europako hauteskundeetan bozkatzera joateko deia egin du EAJk

Oihane Agirregoitia zerrendaburuaren aburuz atzerapausoak emateko benetako arriskua dago. Hori dela eta, botoa ematera joateko deia egin du.

BOEk Europako hauteskundeetara aurkeztuko diren 39 hautagaitzak argitaratu ditu

BOEk Europako hauteskundeetara aurkeztuko diren 39 hautagaitzak argitaratu ditu

Hauteskunde Batzordeak hamabi hauteskunde-koalizio onartu ditu. Horien artean, EAJrena (Coalicion Canariarekin batera), EH Bildurena (Orain Errepublikak, ERC eta BNGrekin batera) eta Sumarrena daude.
Jose Raul Mulino eskuindarrak presidente-hauteskundeak irabazi ditu Panaman

Jose Raul Mulino eskuindarrak presidente-hauteskundeak irabazi ditu Panaman

Dirua zuritzeagatik espetxean dagoen Martinelli presidente ohiari eskaini dizkio lehen hitzak. Izan ere, Mulino Martinelli berak izendatu zuen bere ordezko gisa, 10 urteko kartzela zigorra jaso ostean.

Gabriel Rufian: Errespetatzen gaituztenekin negoziatu eta adostu behar du ERCk

Gabriel Rufian: "Errespetatzen gaituztenekin negoziatu eta adostu behar du ERCk"

Kongresuko bozeramaileak esan du "desberdinen arteko akordioa" dela "oraina eta etorkizuna".
Blokeo arriskuaren aurrean, boto baliagarriaren aldeko deia egin dute Kataluniako hautagaiek

Blokeo arriskuaren aurrean, boto baliagarriaren aldeko deia egin dute Kataluniako hautagaiek

Maiatzaren 12ko hauteskundeetarako kanpaina azken txanpa sartu den honetan, inkestek Salvador Illaren PSCri ematen diote garaipena, 39 eserleku lortuta. Indar independentistek 67 diputatu izango lituzkete, gehiengo osoa baino bat gutxiago.
Eusko Legebiltzarra osatzeko osoko bilkura maiatzaren 14an egin liteke

Eusko Legebiltzarra osatzeko osoko bilkura maiatzaren 14an egin liteke

Legebiltzarreko Mahaia osatuta, hurrengo astean bateraezintasunen saioa egingo litzateke, eta lehendakaria izendatzeko saioa, berriz, ekainaren erdialdera, ekainaren 9ko Europako hauteskundeak pasata.
Javier de Andres: ''Aurreikuspen guztien arabera, Europako lehenengo indarra izango gara''

Javier de Andres: ''Aurreikuspen guztien arabera, Europako lehenengo indarra izango gara''

Popularren Euskadiko zuzendaritzaren komitea Bilbon batzartu da, besteak beste Europako hauteskundeak prestatzeko. Javier de Andresek dio azken hauteskundeetan izan duten hazkundeari segida ematea espero dutela Europan ere.

1 / 30 Hurrengoa

  • EiTB Focus

    EiTB Focus

    Jarraitu EiTB Focus gaiari buruzko azken ordukoak eitb.eus-en.