Itxi

EITB TALDEA

Saria

Ane Irazabal saritu du Alejandro Echevarría Fundazioak, komunikazio arloko sarietan

EITB Media

'Gazte Sormen Berrientzako Saria' eman diote asteazken honetan, otsailak 9, Bilboko Euskaduna Jauregian egin den ekitaldian. Alejandro Echevarría Fundazioak antolatutako komunikazio sarien lehen edizioa da aurtengoa.

0:54
Ane Irazabal saria jasotzen. EITB Mediaren bideo bateik aterako irudia.

Ane Irazabal EITBko nazioarteko berriemaileak Alejandro Echevarría Fundazioaren 'Gazte Sormen Berrientzakoa Saria' jaso du asteazken honetan, otsailak 9, Bilbon egin den ekitaldian.

Alejandro Echevarría Busquet komunikazio arloko enpresaria da fundazioaren burua, eta komunikazio sarien lehen edizioa dute aurtengo hau. Hiru sari eman dituzte: 'Transparencia Empresarial', 'Jóvenes Valores de la Comunicación' eta 'Trayectoria Profesional' ataletakoak. Enpresa arloko gardentasunari, komunikazio arloan nabarmentzen diren gazteei eta komunikazio arloko ibilbideari egiten diete sariok aipamen.

Hain zuzen ere, 'Gazte Sormen Berrientzakoa Saria/Premio a Jóvenes Valores Emergentes' saria jaso du Ane Irazabalek, Aletxu Echevarría fundazioko presidenteordearen eskutik. "Eredu disruptiboen buru diren komunikazio arloko talentu berriak eta komunikabideetako tokiko eta nazioarteko profesional nabarmenak aintzat hartzea eta nabarmentzea" da sariaren helburua, Fundazioak berak azaltzen duenez.

Ane Irazabalekin batera, aurtengo sarituen artean daude Iñaki Gabilondo, ibilbide profesionali saria; eta CIE Automotive, enpresa gardentasunari saria.

Ekitaldia Bilboko Euskaduna Jauregian izan da, eta bertan egongo dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia, besteak beste.

Beste sari batzuk

Ane Irabazalentzat ez da hau kazetaritza eta komunikazio arloko lehen saria. Izan ere, EuroBasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren 2019 Kazetaritza saria jaso zuen Awlad-Hesiak gainditu dokumentalarekin, ikus-entzunezko medioen sailean. Lana Zinexit Giza Eskubideen Zinema Jaialdian estreinatu zen 2019ko azaroan, eta bi neskato eta bi mutiko errefuxiaturen testigantza jasotzen du. Umeak babesa bilatzeko prozesuaren etapa anitzetan daude, tarteko herrialdeetan batzuk, eta hezkuntzarako sarbide desberdina dute.

Egun, EITBko nazioarteko berriemaile da Ane Irazabal Berlinen, eta aurretik Erroman, Karon eta Jerusalemen ere aritu izan da lanean.