Amaia Uribek kontatutakotik abiatuta, irratiko ahotsei jendeak jartzen dien irudiez aritu dira "Kazetarien tertulia"n, eta aurrez aurre ikustean hartzen dituzten ezustekoez.
Ane Irazabalekin Istanbulez, Nerea Sarriegirekin Mallorcaz eta Arantxi Padillarekin Cartagenaz. Oporraldian ezgautu dituzten lekuen berri eman digute gure kazetariek.
Arantxi Padillak entzule batek emandako ezustekoaren berri eman digu, eta, hari horretatik tiraka, Ane Irzabalek eta Amaia Uribek ere kontatu dute entzuleak zeinen ongi portatu izan diren eurekin.
Ane Irazabal EITBko kazetariak Rafah-ko pasabideko egunerokotasuna nolakoa den erakutsiko digu, eta ebakuatu berri duten gazatar talde txiki batekin izango da. Gainera, mugatik 20 kilometrora, gerra atzean utzi duten pertsonei arreta medikoa eskaintzen dien ospitale bat ere bisitatu dugu.
Nerea Sarriegik, Arantxi Padillak eta Ane Irazabalek Eguberrietako oporraldiaren ostean bizileku duten herrialdera zein jaki eramaten duten kontatu digute.
Ane Irazabalekin, Amaia Uriberekin eta Arantxi Padillarekin aritu gara aireportuetako gorabeherez eta garraiobideetan jendeak duen portaeraz, eta Eguberri sasoiari hasiera eman diogu.
"Kazetarien tertulia" A eta B aldeetan zatitu dugu. Lehenean, aktualitateari heldu diote Arantxi Padillak, Ane Irazabalek eta Amaia Uribek. Bigarrenean, berriz, bestelako kontuei.
Amaia Uribek, Ane Irazabalek eta Arantxi Padillak hainbat markari lotutako albisteak ekarri dizkigute. Gainera, Israelen eta Palestinaren egungo egoeraz ere aritu dira.
Ane Irazabal Lampedusatik sartu da, eta berak kontatutakoa abiapuntu gisa hartuta, migratzaileen egoeraz aritu dira baita Arantxi Padilla eta Amaia Uribe ere.
Alemaniako koalizio gobernuak kanabisa "modu kontrolatuan legeztatzeko" lege-proiektu bat onartu du ministroen kontseiluan. Horrela, legezkoa izango da 25 gramo marihuana izatea eta etxean hiru landare edukitzea.
Azken egunetan izan diren ekaitz bortitzen osteko lokatzaren ondorioz, antolatzaileek aurrekaririk gabeko neurria hartu dute eta aforoa minimora murriztu dute. Milaka pertsona kanpoan geratu dira.
Europatik bidaian zegoela, Lilli panpin alemaniarra ikusi eta inspirazio gisa hartu zuen Ruth Handlerrek Barbie panpina sortzeko. 50ko hamarkadako helduentzat zuzendutako bineta baten pertsonaia izan zen Lilli jatorriz.
"Gure ahotsa izan" lemapean, jendetza izan da Alemaniako hiriburuko kaleetan, LGTBIQ+ komunitateren eskubideak aldarrikatzeko udako jairik ospetsuenean.
Musika banda ezagunak zentsura pairatu du Munichen eman duen kontzertu batean. Bertako fiskaltzak Palestinaren aldeko abesti bat jotzea debekatu dio, antisemita delakoan. Taldeak errepresio kulturala salatu du.
Alemania atzeraldian sartu da, eta herrialdearen zahartzearen ondorioz, bere ekoizpen industrialari eusteko profesional kualifikatuak falta ditu. Itoitz Lezeta arrasatearrarekin egon da EITB, Berlinen bizi da eta garabiak gidatzen eta maneiatzen ikasi du Estatuak ordaindutako formakuntzari esker.
Komunikazio enpresaren arabera, lanpostu horiek "zaharkituta" geratu dira. Beharginek, ordea, protesta jendetsuak iragarri dituzte. Alemaniako sindikatuek Gobernuari adimen artifiziala arautzeko legedia berri bat eskatu diote.
Greziako hauteskunde-legediaren arabera, hauteskundeak aste gutxiren buruan errepikatuz gero, irabazleak 50 eserlekuko hobaria lortuko luke, eta horrek esan nahiko luke Mitsotakisek 170 diputatu baino gehiago izango lituzkeela, eta gehiengo zabala lortuko lukeela.