Politika -

udalen eraketa

PSE-EEk eta EAJk Gasteizko Udala gobernatzeko akordioa itxi dute

Ordubete barru aurkeztuko dute akordioa, presazko agerraldia deitu baitute jeltzale eta sozialistek. Udal gobernua osatzeko itxi duten akordioaren berri emango dute. Gobernu barruan ardurak nola banatuko dituzten eta lehentasunak zeintzuk izango diren azalduko dute.

Gasteizko Udala, Julia Llamasen artxiboko argazki batean.
Gasteizko Udala, Julia Llamasen artxiboko argazki batean.
Gasteizko Udala, Julia Llamasen artxiboko argazki batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk eta EAJk Gasteizko Udala gobernatzeko akordioa itxi dute, udalbatza osatzen duten 27 zinegotzietatik 12 lortu ostean. Ordubete barru emango dute akordioaren berri. Gobernu barruan ardurak nola banatuko dituzten eta lehentasunak zeintzuk izango diren azalduko dute, Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak Radio Euskadin aurreratu duenez.

Gasteizko alkate Maider Etxebarria sozialistak, maiatzaren 28ko hauteskundeetarako EAJren zerrendaburu Beatriz Artolazabalek eta Arabako bi alderdietako buruzagi nagusiek, Cristina Gonzalezek eta Jose Antonio Susok hurrenez hurren, emango dituzte xehetasunak.

Larunbatean Maider Etxebarria sozialista Gasteizko alkate bihurtu zen, PSE-EAJ itunaren botoak eta PPrenak batuta; izan ere, PPk babesa eman zion, Rocio Vitero EH Bilduko hautagaia (maiatzaren 28an bozkatuena) aukera ez zezaten.

Gobernagarritasun akordioa aste hau amaitu baino lehen ixteko asmoa agertu zuten bi alderdiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika EAJ-PNV Araba Euskal Autonomia Erkidegoa PSE-EE Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Maider Etxebarria