Mundua -
EITB Media, Ukrainan
Ane Irazabal EITBko berriemailea Ukrainan dago, bertako herritarren bizipenen berri emateko
Ukrainako mugan tentsioa areagotu ahala, bertara begira daude nazioarteko begi guztiak. Herrialde barruan bizitzen dena helarazteko bertaratu da Irazabal.
EITB MEDIA
Ane Irazabal kazetari eta EITB Mediako berriemailea Ukrainako hiriburuan da, Kieven, bertan gertatzen denaren azken ordukoaren berri emateko. Azken asteetan Ukraina nazionarteko informazioaren interesgune nagusia izaten ari da, eta Irazabalek bertatik bertara kontatuko digu.
NATOk babestutako Ukrainaren eta Errusiaren artean areagotu den tentsioak Europako herrialdera bideratu ditu nazioarteko begirada guztiak. Herrialde barruan bizitzen den guztia kontatzeko bertaratu da Irazabal.
Gaurko kontakizunean erakutsi digunez, zenbait ukrainar aterpeak prestatzen hasi dira Kieveko eraikinetako sotoetan, balizko gatazka armatu baten aurrean prest egoteko.
Atzo, aldiz, berriemaileak Ukrainako herritarren artean krisi honen aurrean dauden jarrera desberdinak erakutsi zizkigun. Gatazka isilak patriotismoa piztu du zenbaiten artean, beste herritarrengan nekea sumatzen den bitartean.