Mundua -

borroka legala

Britney Spearsen aitak abeslariaren legezko tutore izateari utziko dio, 13 urteren ostean

Tutoretza beste pertsona baten esku utziko du, baina trantsizioa ez da berehala gauzatuko.

Spears, 2016an egindako agerraldi publiko batean. Artxiboko argazkia: EFE
Spears, 2016an egindako agerraldi publiko batean.
Spears, 2016an egindako agerraldi publiko batean. Artxiboko argazkia: EFE

Agencias | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jamie Spearsek, Britney Spearsen aitak, artistaren legezko tutore izateari utziko diola iragarri du, 13 urteren ostean. Urteotan abeslari estatubatuarraren bizitzako esparru gehienak kontrolatu ditu gizonak, alabak salatu duenez. Gaur egun 40 urte ditu Britney Spearsek.

Tutoretza beste pertsona baten esku uzteko agiriak ostegun honetan aurkeztu ditu aitaren abokatuak Los Angeleseko Auzitegi Gorenean. Dena dela, trantsizioa ez da berehala gauzatuko.

Jamie Spearsen hitzetan, ez dago tutoretzari muzin egiteko "arrazoi zehatzik" eta atzera egin badu jasandako presio sozialagatik izan da.

"Pozten gara Spears jaunak eta haren abokatuak tutoretza uzteko erabakia onartu dutelako. Britneyren aldarrikapen bat da", azpimarratu du Mathew Rosengart artistaren abokatuak.

Rosengartek duela bi hilabete hartu zuen Britneyren interesak defendatzeko ardura. Aitak abeslariaren dirutza nola kudeatu zuen ikertzen ari da, eta iragarri du hainbat irregulartasun topatu dituela jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Kantariak