Gizartea -

HEZKUNTZA

Hasi da ikasturtea Nafarroan

DBHko, Batxilergoko eta Lanbide-Hezkuntzako ikasleak asteazkenean bueltatu dira ikasgeletara, askoren atsekaberako. Lehen eta Bigarren Hezkuntzan negarrak beranduago iritsiko dira; irailaren 7a eta 9a bitartean, hain zuzen ere.

Nafarroako ikasleak ikasturteko lehenengo egunean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Nafarroako ikasleak ikasturteko lehenengo egunean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Los alumnos navarros vuelven a las aulas

0:31

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022-2023 Ikasturtea asteazken honetan hasi da Nafarroan, askoren atsekaberako, eta gutxiren zoriontasunerako. 106.000 ikasle inguruk emango diote ongietorria ikasturteari, horietako % 66k sare publikoan.

DBHko, Batxilergoko eta Lanbide-Hezkuntzako ikasleak asteazkenean bertan bueltatu dira ikasgeletara, eta bainujantziak, liburuez eta motxilez ordezkatu behar izan dituzte.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzan negarrak beranduago iritsiko dira. Irailaren 7a eta 9a bitartean bueltatuko dira ikasgeletara, ikastetxearen esku egongo baita noiz hasi ikasturtea.

Covid-19aren kontrako neurririk gabe hasi dute ikasturtea ikasleek, "burbuilak", musukoak eta pertsonen arteko distantzia protagonistak izan diren bi urteren ondoren.

Ikasturte hasierak aurkezten duen beste berrikuntza bat Lomloe legearen ezarpena da. Estatu mailako lege horrek etengabeko ebaluazio sistema eta ikasleen gaitasunen araberako kalifikazioak aurreikusten ditu, besteak beste.

Ikasgeletako bueltaren aurrean, Nafarroako COCEMFE federazioak, Anadi, Fq, Anpheb eta Hiru Hamabi elkarteekin batera, Nafarroako Gobernuari eskatu dio ikasgeletako baliabideak indartzea, profil berriak ezartzea eta terapiak urte osoan zehar mantentzea, desgaitasuna duten 3.491 ikasleren hezkuntza inklusiboa bermatzeko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua Hezkuntza sistemako albisteak Dibertsitate funtzionala