Euskal atletak urrezko domina lortu du Almatyn (Kazakhstan) jokatutako Munduko Txapelketan, 33:15 eginda. Halaber, adineko taldeari erreparatuta, lasterketako sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu du.
Itsu dauden edo ikusmen-urritasuna duten 66 pertsonak eman dute botoa igande honetako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, braille kit bat baliatuz. ONCEren arabera, "horrela ahalbidetzen da boto eskuragarrirako eskubidea aukera-berdintasunean erabiltzea".
Igande eguerdian ETB1en ikusi ahalko da Pilota Egokituaren Sari Nagusia Zarautzen, Aritzbatalde frontoian. Adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten pilotariek jokatuko dute finala, urritasunen arabera bi partida desberdin izanik.
Itziar Gonzalezek erretinosi pigmentarioa du eta horrek ikusmen murriztua izatea eragiten dio. Formenteratik Eivissara 12 kilometro egingo ditu igerian bi kiderekin batera. Gogotsu dago datorren ekainaren 22an egingo duen erronkarako, eta prestaketa lanak nola doazen kontatu digu.
Diputatuen Kongresuak helarazitako testuari aldaketarik egin ez zaionez, ez da behe ganberara itzuliko eta Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu orduko sartu da indarrean.
25 urte baino gehiagoko ibilbidea du donostiarrak, eta desgaitasunen bat duten pertsonekin Verdini Dantza Taldean egindako lanagatik saritu dute. Donostiako Udalean izandako ekitaldi batean jaso du golardoa Verdinik, oso hunkituta.
Atzo, Kongresuak lehen pausoa eman zuen 'gutxitu' hitza Espainiako Konstituzioaren 49. artikulutik ezabatzeko. Alderdi politiko batzuek aukera baliatu nahi zuten Carta Magna deiturikoan beste aldaketa batzuk egiteko, baina Kongresuko Mahaiak atzera bota ditu aurkeztutako zuzenketak.
Abenduaren 19tik aurrera egongo da ikusgai eta deskargatzeko moduan euskadi.eus webgunean, eta familia arloari eragiten dieten laguntza, zerbitzu eta ekimenak aurkitzeko modu erraza izango da.
Sarbide probak 2024ko lehen hiruhilekoan egingo direla aurreikusten da, eta hautaprobetan parte hartu ahal izango dute % 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala duten 16 urtetik gorako pertsonek.
Desgaitasun intelektuala duten gazteen artean harremanak egiteko sortu dute Bakuntza elkartea zenbait gurasoren ekimenez. Diagnostiko ezberdinak izan arren, elkar ulertu eta zaintzeko balio die ekimenak. Euskadi Irratiko Faktorian ezagutu dugu taldea.
Profil nagusia % 65etik beherako desgaitasuna duen gizon nagusiarena da. Jaurlaritzak kolektibo horren diagnosia egin du bizimodu independentearen eredua bultzatzeko. Jasotako datuen arabera, pertsona horien langabezia tasa % 16,5ekoa, tasa orokorraren ia halako bi.
Renferen aldirietako trenak ez daudela behar bezala egokituta salatu du Itziar Perez Etxebarrena Fekoor Bizkaiko desgaitasun fisikoa dutenen elkarteko kideak. Trenaren eta nasaren arteko zuloaren ondorioz ezinezkoa zaio bagoietara igotzea, beraz, beste bide batzuk erabiltzera derrigortua dago.
Negoziazioaren blokeoaren aurrean, ELA, LAB eta ESK sindikatuek bost greba egun gehiago deitu dituzte ekainaren 12, 13, 14, 15 eta 16rako. Batzordeak ez du baztertzen "greba mugagabea" baloratzea, aldarrikapenak lortu ezean.
Negoziazioaren blokeoaren aurrean, ELA, LAB eta ESK sindikatuek bost greba egun gehiago deitu dituzte ekainaren 12, 13, 14, 15 eta 16rako. Batzordeak ez du baztertzen "greba mugagabea" baloratzea, aldarrikapenak lortu ezean.
Diagnostiko zuzen bat egiteko ezinbestekoa da medikuaren eta gaixoaren arteko komunikazioa ona izatea, baina pazientea gorra denean, askoz ere zailagoa da. Osasun arloko profesional gutxik menperatzen dute hizkuntza eta estatuan Basurto eta Madrilgo ospitale batek bakarrik eskaintzen dute hau.
Bizkaian adimen desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten Gorabide eta Gaude elkarteak greban daude azken asteetan lan hitzarmen duin baten alde borrokan. Gaur, maiatzak 24, goizeko 10:30ean manifestazioa egin dute, lau urtetan soldata igoerarik izan ez dutela salatzeko.
Gizarte langintzako graduondoa egiten ari da ikasturte honetan gasteiztarra eta ukatu egin dio EHUk laguntza, titulua ofiziala ez dela argudiatuta. Leioako campusera ama berekin joaten ibili da, lau orduz pasiloan zain egon behar izan du alabari komunera lagundu ahal izateko.
Mikel Bidaurrek 24 urterekin izandako istripu batean bizkar-hezur muineko lesioa izan zuen. Gurpil aulkian dago orain, baina kontatu digunez, lehen baino gehiago mugitzen da.
Orozkoko Ibarra auzoan dagoen egoitza ixteko arriskuan dago. Bertan, 43 langilek aniztasun funtzionala duten 63 emakume zaintzen dituzte. Egoitza ixteko mehatxuaren aurrean, egoeraren ardura bere gain hartzeko eskatu diote Foru Aldundiari.
Arrasate Errugbi Taldeak desgaitasunen bat duten pertsonentzako errugbi inklusiboaren taldea du. Onurak ez dira fisikoak bakarrik eta horri buruz hitz egitera etorri dira arduraduna eta jokalarietako bat: Belen Aranbarri eta Antton Unanue.
Etxean baztertuta diren makuluak, gurpildun-aulkiak, taka-takak… Jasotzen ari dira COCEMFE eta ASPACE elkarteak proiektu horren baitan, eta harrera aparta izaten ari omen dira.
Danelek 4 urte ditu eta garuneko paralisia, Aspaceko erabiltzailea da eta gaur exoeskeletoarekin lan saioa egitea tokatzen zitzaion. Amak haurrari on egiten diola ziurtatzen du. Aita Menni, Aspace eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean ari dira haur horien bizi kalitatea hobetzeko.
Nekane Zalbideren semeak Luken du izena eta autismoa du eta Marea Urdina elkarteko kideak dira biak. Ane Segurolak, Marea Urdineko kideak, hemiparesia du. Garun paralisiaren ondorioz, ortesi bat erabiltzen du ibili ahal izateko.
Askotan pertsona hauentzat eskuraezinak diren baliabideak euren eskura jarriz, lur azpian dagoen aberastasun hori ezagutu eta ikusi ahal izan dute proiektu horri esker. Oñatiko Arrikrutz haitzuloa aukeratu dute horretarako. Isabel eta Juanekin izan gara, lur azpitik 50 metrora.
Mugikortasun arazoak dauzkaten bost pertsona Oñatiko Arrikrutz kobazuloan sartu dira igande goiz hontan, Joelette izeneko aulki berezi bati esker. Sartu baino ordu erdi lehenago, Euskadi Irratiarekin izan dira ekimenaren bultzatzaileak.
"Hank" exoeskeletoa paziente bakoitzaren beharretara egokitzeko gai da eta tablet baten bidez kontrolatzen da. Asmakizun aitzindaria da gaixotasun baten ondorioz mugitzeko ezintasuna duten pertsonentzat.
Kimetz Furundarenak Larsen Sindromea du jaiotzatik eta gurpildun aulkian bizitzera behartzen du horrek. Bost anai-arreba dira eta bera da zaharrena, baina egoera honek familia batu eta indartu egin duela diote. Hemen izan dira Kimetz eta bere ama Agurtzane Agirre.
Aitor Bedialauneta Euskal Gorrak federazioko presidenteak dioenez, pertsona gorren irisgarritasun arazoak guk uste baino handiagoak dira. Azaldu duenez, komunikazioa eta informazioa dira kolektiboaren behar handienak. Gorren kolektiboa oso anitza da, eta beharrak ezberdinak dira.