Gizartea -
HERIOTZA
Kristina Saralegi Leitzako baserritar ezaguna hil da
Telebistan zein irratian hamaika aldiz parte hartutakoa, 48 urterekin hil da gaixotasun baten ondorioz. Besteak beste, ETB1eko 'Baserria' saioko lehen edizioan epaile izan zen.
EITB MEDIA
Kristina Saralegi Arribillaga, 20 urtez Donostiako San Tomas Azokako txerria hazi duen Leitzako baserritar ezaguna hil da, 48 urterekin. Hitzordu hori zela eta, urteak zeramatzan komunikabideetan agertzen, eta ezaguna zen Euskal Herrian osoan, Gipuzkoan, batez ere.
Mieltxo Saralegi harrijasotzailearen arreba, aditua zen herri kiroletan zein baserriko munduko gaietan, eta ETB1eko 'Baserria' saioko lehen edizioko epaile izan zen.
Kolaborazio ugari egin zituen EITB Mediako saioetan, bai telebistan baita irratian ere.
Talogilea ere bazen eta ontziratutako taloak ere ezagun egin zituen. 2020ko abuztuan ETB1eko 'Udak dakarrena' saioan agertu zen:
Joseba Argiñanorekin sukaldean, eta ETB2ko 'A Bocados' saioan ere agertu zen azken bi urteotan.