Gizartea -
KORONABIRUSA
18 positibo berri atzeman dituzte Gipuzkoako 13 herritan banatuta
Guztira, COVID-19 duten 28 kasu berri agertu dira azken 24 orduetan EAEn: 18 Gipuzkoan, 8 Bizkaian eta 2 Araban.
eitb.eus
28 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan EAEn PCR proben bidez. Kasu berrietatik 18 Gipuzkoan atzeman dituzte (oso zabalduta daude kasuak), 8 Bizkaian eta 2 Araban. Gainera, 6 kasu atzeman dituzte test azkarren bidez (proba horiek pertsona batek hartutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen dituzte, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete).
Zorionez, COVID-19ak eraginda ez da inor hil azken orduetan, eta pandemia hasi zenetik hil direnak 1.622 dira, oraingoz.
Guztira, 3.218 proba egin ziren atzo (3.099 PCR eta 119 test azkar) eta herri hauetan bizi dira atzemandako positiboak:
Gipuzkoan: 4 Tolosan (8 positibo atzeman dira azken 5 egunetan), 2 Andoainen, 2 Irunen, 1 Alegian, 1 Arrasaten, 1 Beasainen, 1 Donostian, 1 Elgoibarren, 1 Hernanin, 1 Hondarribian, 1 Ibarran, 1 Ordizian eta 1 Urnietan.
Bizkaian: 6 Bilbon, 1 Erandion eta 1 Leioan.
Araban: 1 Gasteizen eta 1 Zambranan.
Osasun Sailak eman ditu datuak ezagutzera, eguneroko prentsa-oharrean. Ordiziako agerraldiari dagokionez, gutxienez 73 dira orain arte kutsatuak.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 6 pertsona daude une honetan ZIUn ospitaleratuta, eta bat gehiago ospitaleratu dute plantan.
Koronabirusa atzemateko proban aurretik positibo emandako 26 pertsonak negatibo eman zuten atzo, eta 4 pertsonak alta jaso zuten ospitalean.
1,63 da gaurko R0 indizea (atzo 1,76 zen)
Gaixotasuna gainditu duten herritarrei dagokienez, aurretik positibo eman duten 14.112 gaixok eman dute negatibo jada, eta 4.381 pertsonak jaso dute ospitaleko alta.