Gizartea -

UZTAILAREN 7AN ETA 8AN

Marea Urdina zeharkaldia egingo dute asteburuan, autismoa dutenekiko elkartasunez

Marea Urdina taldea lau igerilarik osatzen dute eta Gipuzkoako kostaldea igerian zeharkatuko dute, autismoa ikusgarri egiteko, kontzientziazio lana egiteko eta sozializazioa sustatzeko.

Marea Urdina igeriketa zeharkaldian parte hartuko duten igerilariak. Argazkia: Marea Urdina
Marea Urdina
Marea Urdina igeriketa zeharkaldian parte hartuko duten igerilariak. Argazkia: Marea Urdina

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau igerilarik Gipuzkoako kostaldea zeharkatuko dute uztailaren 7an eta 8an, erreleboka, autismoa ikusgarri egiteko, kontzientziazio lana egiteko eta sozializazioa sustatzeko helburuarekin.

Marea Urdina izena jarri diote proiektuari. Zergatik? Zeharkaldia igerian egingo dutelako eta urdina autismoaren kolorea delako. Marea Urdina taldea Pablok, Julenek, Leirek eta Aritzek osatzen dute, hain zuzen ere, autismoaren mundua nolabait gertutik bizi duten lau pertsonak.

Ehunetik bostek ezgaitasunen bat dute eta horietatik batek autismoa du. "Gipuzkoan 1.500 pertsona baino gehiago daude egoera horretan, horietako bat gure semea, alaba, arreba, anaia, laguna edo ezaguna izan daiteke", ekimenaren webgunean azaldu dutenez.

Larunbatean Saturraran (Mutriku) eta Orio arteko bidea egingo dute, 27 kilometro guztira. Igandean Orion irten eta Hondarribira helduko dira, 36 kilometroko bidea eginez.

Egitasmoaren helburua autismoa duten pertsonen inguruan gizartea sentsibilizatzea da. Ez dute diru bilketarik egiteko asmorik, baina jasotako euro bakoitza proiektuaren gastuei aurre egiteko baliatuko dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE Gaixotasunak argazkiak Zarautz albisteak Hondarribia argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Orio albisteak Gaurko azken orduko albistea Mutriku albisteak Adimen desgaitasuna