Ekonomia -
gizartean inklusioa lortzeko
Nafarroako Gobernuak 2019-2025 Desgaitasunerako plana onartu du
Nafarroan 32.000 pertsonak baino gehiagok dute desgaitasunen bat, biztanleriaren % 5a, hain zuzen.
Agentziak | erredakzioa
Nafarroako Gobernuak 2019-2025 Desgaitasunerako plana onartu du asteazken honetako bilkuran. 668 milioi euro bideratuko ditu desgaitasunen bat duten pertsonek ere gizartean inklusio osoa lortzeko helburuarekin zein autonomia pertsonala eta bizitza kalitatea ahalik eta hoberena eskuratuz.
Miguel Laparra Nafarroako Giza Eskubideetako presidenteordearen esanetan, Nafarroan 32.229 pertsonek dute desgaitasunen bat, biztanleriaren % 5a, hain zuzen; eta, horrenbestez, horiei zuzenduta dago ekimena.
Ekimenean profesionalek, familiek eta kaltetuek ere parte hartu dute; guztira, mila lagunek parte hartu dute.
Laparraren esanetan, desgaitasuna nagusi izango da biztanleriaren zahartzean; eta, horrenbestez, desgaitasunen bat duen taldearen kopuruak gora egingo du eta horri aurre egiteko politikak garatu eta planifikatu behar dituztela ohartarazi du.