Ekonomia -
Bilbo
Lantegi Batuak-eko langileen manifestazioa Bilbon, 'hitzarmen justu baten' alde
Langileen eskaerei enpresa-zuzendaritzak muzin eginez gero, datorren martxoaren 20, 21 eta 22rako greba deituko dute sindikatuek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lantegi Batuak Fundazioaren langileek manifestazioa egin dute berriro larunbat honetan Bilbon, "lan-hitzarmen justu bat" eskatzeko. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako mobilizazioa izan da, eta gogoratu dutenez, Langile Batuak Fundazioa osatzen duten 2.000 langiletik gora urtebete daramate lan-hitzarmenik gabe.
Gainera, gogora ekarri dute azken hilabeteetako mobilizazioek greba-egunak ekarri zituztela abenduan eta otsailean.
'Lantegi Batuakeko langileok borrokan- Hitzarmen justu baten alde' lemapean egin dute martxa, 12:00etan Eusko Jaurlaritzatik abiatuta, Bizkaiko Foru Aldundiraino.
Parte-hartzaileek ohartarazi dutenez, enpresa-zuzendaritzak langileen eskaerak aintzat hartzen ez baditu, greba deituko dute datorren martxoaren 20, 21 eta 22an.