Ekonomia -
Enplegua
Lantegi Batuak enpresako langileek greba egingo dute abenduaren 20an
Bihar manifestazioa egingo dute Bilbon, 2.000 langileri eragiten dien lan-hitzarmena negoziatzea eskatzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Lantegi Batuak enpresako langileek manifestazioa egingo dute bihar (larunbata), Bilbon, eta greba deitu dute abenduaren 20rako, lan-hitzarmen "duina" aldarrikatzeko.
Sindikatuek jakitera eman dutenez, manifestazioa egingo dute abenduaren 1ean eta 15ean, eta greba, 20an, lan-hitzarmenaren blokeoa salatzeko. Lantegi Batuak enpresan 2.000 langile inguru daude.
Enpresak % 1,17ko igoera eskaini die soldata txikiena (15.645 euro edo gutxiago) jasotzen duten langileei, eta % 0,75eko igoera, gainerakoei. Zuzendaritzak eskaintza "zikoitza" egin duela esan du enpresa batzordeak.
Bestalde, soldata igoera hori emaitzen arabera handiago izan litekeela gaineratu du enpresak, baina enpresa batzordeak ez du hori onartuko.
Langileek ez dituzte murrizketa sozialak onartuko, ezta emaitzei lotutako igoerarik ere; izan ere, "soldata izoztuta izan dugu 2012 eta 2014 bitartean, eta 2015 eta 2018 artean % 1eko igoera izan genuen urrian", horien arabera.