Ekonomia -

Enplegu publikoa

Bizkaiko Foru Aldundiak 60 plaza atera ditu Gizarte Urgazpenerako Foru Erakunderako

Gizarteratzeko goi mailako teknikariaren 39 plaza, gizarte hezitzailearen 18 plaza, fisioterapeutaren 2 plaza eta goi mailako teknikariaren plaza 1 irtengo dira Enplegu Publikorako Eskaintzara.

Bizkaiko Foru Aldundia. Argazkia: Gonzalo Elorza
Bizkaiko Foru Aldundiko eraikina, Bilbon. Argazkia: Gonzalo Elorza
Bizkaiko Foru Aldundia. Argazkia: Gonzalo Elorza

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak 2018rako Enplegu Publikorako Eskaintzaren deialdia onartu du Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundean. Bertan, 60 plaza eskainiko dira guztira, gehienak gizarteratzeko goi mailako teknikarientzat eta gizarte hezitzaileentzat.

Aldundiak ostiral honetan jakietara eman duenez, gizarteratzeko goi mailako teknikariaren 39 plaza, gizarte hezitzailearen 18 plaza, fisioterapeutaren 2 plaza eta goi mailako teknikariaren plaza 1 irtengo dira Enplegu Publikorako Eskaintzara.

Gainera, eskaintza libreko 37 plaza eta barne sustapenerako 23 plaza izango dira. Hori, bat dator bere birjartze-tasaren % 100arekin.

Bestalde, bost plaza (guztizko eskaintzaren % 7ari dagozkionak) gutxienez % 33ko desgaitasuna duten pertsonek betetzeko erreserbatu dira, betiere, aipaturiko desgaitasun gradua egiaztatzen badute eta hautatze-probak gainditzen badituzte.

Foru erakundeak GUFEn azken hiru urteetan onartu duen enplegurako hirugarren deialdi publikoa da. 2016., 2017. eta 2018. urteei dagozkienak dira eta guztira 247 plaza eskaini dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia EAE Gizarte zerbitzuak albisteak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak Dibertsitate funtzionala