Trafikoa
Lan istripua
Erredakzioa
Biktima Lugoko (Galizia) gizonezko bat da. Ibilgailua bidetik aterata hil da.
Informazio gehiago (1)
Gizonezko bat hil da gaur gauerdian Iruña Okan (Araba), zirkulazio istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik baieztatu dutenez. Biktima 54 urtekoa eta Lugoko bizilaguna zen.
Ezbeharra 00:30ean jazo da. Ordu horretan, Irunerako noranzkoan zihoan kamioi bat bidetik atera eta irauli egin da. Gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta bertan hil da.
Bidea guztiz itxita izan da harrezkero Irunerako noranzkoan, baina 08:30ean errei bat ireki dute.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa