Trafikoa
Gipuzkoa
eitb.eus
GI-632 erepidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute, baina zabalik daude jada. Kamioiak janaria zeramatzan.
Kamioi batek su hartu du gaur, asteartea, GI-632 errepidean, Antzuolan matxura batengatik gelditu eta gero, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i adierazi dionez.
Gertaera 06:25ean izan da, 22 kilometroan, Zumarragarako noranzkoan, Gipuzkoan. Errepidea erabat itxita egon da hainbat orduz, eta zirkulazio GI-2630 errepidera desbbideratu dute, auto ilarak eraginda. Errebidea erabat ireki dute berriz, 11:00ak aldera.
Kamioiak matxura bat izan du eta, hori dela eta, ibilgailua bertan gelditu behar izan du gidariak. Horrezkero, su hartu du, garrak ibilgailu osora zabalduta. Gidaria ez da zauritu, baina ondoan zegoen kamioi batek kalte arinak izan ditu.
Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira hara, sua itzali eta zirkulazioa desbideratzeko. Sua 10:00ak aldera erabat kontrolpean zegoen, ondoren ibilgailua kentzeari eta bidea garbitzerari ekin diote.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa