Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Txirlak eta legatz-kokotxak parrilan
Txirlak eta legatz-kokotxak parrilan
Osagaiak
  • -Txirlak
  • -Lourdesko ura
  • -Legatz-kokotxak
  • -Gatza
Prestaketa

Hasteko, txirlak parrilan jarri. Sutara erori ez daitezen, metalezko saskitxo bat erbiltzen dute Elkanon.

Txirlak ireki arte utzi parrilan. Zabaltzen hasten direnean, parrilatik atera eta labanarekin guztiz ireki eta aurkeztu.

Legatz-kokotxak parrila txiki batean ipini eta parrila nagusiaren gainean jarri, azalaren aldea behean dagoelarik.

Kokotxei gatza bota eta Lourdesko uraz* hidratatu. Eginda daudenean, parrila txikitik atera eta platereratu.

*Lourdesko ura, Elkano jatetxean egiten duten ozpin-olio berezi da, oliba-olioa, ozpina eta gatzarekin egindakoa.