Itxi

telebista

23:20ean

'Awlad. Hesiak gainditu' dokumentala, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Ane Irazabal kazetariak eta Cosimo Caridik zuzendutako lanak, gerran dauden jaioterriak utzi dituzten lau adingaberen pausoak jarraitzen ditu.

  • Ane Irazabalek zuzendutako 'Awlad. Hesiak gainditu' dokumentaleko irudia

    Ane Irazabalek zuzendutako 'Awlad. Hesiak gainditu' dokumentaleko irudia

Igande honetan, ekainak 21, Awlad. Hesiak gainditu dokumentala eskainiko du ETB2k, Ane Irazabal EiTBren nazioarteko korrespontsalak zuzendutako lana.

Cosimo Caridirekin batera egindako dokumentalak, gerra atzean utzi duten bi neskatoren eta bi mutikoren istorioa kontatzen du. Lau protagonistek ihesaldi luze baten etapa ezberdinak erakutsiko dituzte, igaro behar dituzten herrialdeetatik azken helmugaraino. Batzuentzat, hezkuntzarako sarbidea gainditu gabeko ikasgaia da oraindik.

Ane Irazabal Elkorobarrutia EiTBko kazetariak EuroBasqueren, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren 2019 Kazetaritza saria irabazi du lan honekin ikus-entzunezko medioen sailean. Lana Zinexit Giza Eskubideen Zinema Jaialdian estreinatu zen 2019ko azaroaren 27an.

Ane Irazabalen Awlad. Hesiak gainditu dokumentala, 23:20etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.