Begoña del Teso
Analisiak
2025/04/10
Nahi dugu sinetsi zinema ahalguztiduna dela, justiziarik gabeko arauak sortzen dituztenak ere bere aurrean makurtuko direla. Tamalez, hori fantasia hutsa da, guk nahi baino gehiagotan.
2025/03/27
Bagara besteek zabortegitzat duten esparruetan loreak bilatzen iaioak garen batzuok. Lokatzean urreak dir-dir egiten duela aspaldian entelegatu genuenok. Edo hori guztia baino errazago eta argiago: simaurra gogoko dugunok.
2025/03/13
….Ondo jotzen dut. Ez, ordea, txindatak, danborra baizik
2025/02/27
Irabazi du "El Diablo fuma"k Berlinen. Irabazi behar eta merezi zuelako, baina 2025 honetan bazen bertan beste lan bat EQZEko ikasle ohi batek sortua, Paula Tomas Gomez portugaldarrak sinatua dugun "Duas vezes Joao liberada".
2025/02/13
Zinemaren eta arkitekturaren arteko loturak sekula ez dira eten.
2025/01/30
Emakume horiek guztiak zinemaren Historian kokatzea du helburu "Klasikoak, modernoak eta bitxiak, zinemaren istorio feministak" zikloak.
2025/01/16
Sarri (benetan diotsuet) pelikula bera bezain dastagarri eta harrigarriak dira kredituak.
2025/01/02
Urte gastatu bat joan berri zaigun honetan, urte dastatu gabea etorri berri zaigun honetan, hasiko gara betetzear ditugun gauak eta egunak zeluloidezko zertzeladaz blaitzen, gainezka egiten?
2024/12/19
Aukeraketa guztiak nola, Goya sarietarako hautuak ez dira, inoiz ez, bidezkoak. Ezta bidegabekoak ere. Dira. Eta kitto.
2024/12/05
"Pídeme lo que quieras" Megam Maxwell izengoitiaz famatu den María del Carmen Rodriguez del Álamo Lazarok idatziriko zortzi liburuetako lehena egokitu dute Ivy Heshek, Vivian Dakotak eta Marina Martín Lagunak, eta Lucia Alemanyk zuzendu du filma.
2024/11/21
Pornografiaz mintzatzeko bilduko gara azaro honen azken ostegunean begi zein sudur luze hainbat Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean.
2024/11/07
Karteldegiari ginen so, eta benetan merezi zuen munstrorik aurkitu ez. Pixkanaka-pixkanaka, baina, "notiziyak" hasi zitzaizkigun iristen: Art pailazoa bide zen bere etorrera prestatzen.
2024/10/24
Zinemak ez ditu izan estimu handian ez toreroak ez zezenak. Badira gaia ukitzen duten pelikulak. Baina ez hainbeste, eta ez batzuek eta besteek merezi duten bezain goi mailakoak. Ez da izan kapaz, inolaz ere, gizakiaren eta zezenaren arteko herio dantza harrapatzen.
2024/10/10
Donostiako Zinemaldian El hoyo 2 estreinatu zen jende, zale, miresle, adoratzaile makina, andana, saldo baten txalo eta oihu artean. Hain ziren zale, hain ziren jendaia leial sutsuak, ezen artean bigarrena proiektatu ez bazen ere batek baino gehiagok eskatu zuten, ezin ozenago eskatu ere, El hoyo 3.
2024/09/23
Ba omen dira bi ahuntz pelikula baten zeluloidezko bobina jaten. Zer esango dio batak besteari? "Liburua gehiago gustatu zitzaidan…".
2024/09/12
Éloïc Gimenez Yoon zuzendariak sartu berri du Linkedineko bere curriculumean eta bere International Movie Data Base entziklopedia birtualean iragan larunbatean Deban jaso zuen saria.
2024/08/27
Gore estiloko film nazkante eta odolduek botagura eragiten dizute? Oso serio hartzen duzu zinemak esandakoa, erakutsitakoa? Horrelakoxea bazara ezingo duzu dastatu Ti Westen eta Mia Gothen Maxxxine jukutria, barrabaskeria delizios infernuzkoa.
2024/07/18
Gure karteldegiko galdu ezinezko pelikula bat aurkezten dizuet: "The Bikeriders". Burdinaz, gasolinaz, olioz, gauaz, amodioz eta desamodioz gainezka dago, eta Shakespeareren arrastoak antzemango dituzue erraz asko, herioa, mendekua eta libertatearen grina dantzan dabiltzalako bertan.
2024/07/04
Zinez diotsuet: zineman letrek, hizkiek, badute garrantzi nahitaezkoa, esanguratsua. Zirt edo zartekoa. Hasiera-hasieratik. Zinema sortu zenetik.
2024/06/20
'(Sittin' On) The Dock of the Bay' da kantua, eta Dock of the Bay du izena Donostian egunotan martxan den zinema eta musika bilkurak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa