Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

Albistegi bereziak AEBtik, hauteskundeen azken ordukoen eta emaitzen berri bertatik bertara emateko

EITB MEDIA

Informazio jarraipen zabala ari dira egiten ETBko, Euskadi Irratiko, Radio Euskadiko eta Orain Berriak online zerbitzuko hogei bat profesionalek.

  • EITBko albistegi bereziak AEBtik, hauteskundeen berri bertatik bertara emateko

    EITBko albistegi bereziak AEBtik, hauteskundeen berri bertatik bertara emateko

Joan den urriaren 25etik, hedabide ugari bidezko informazio jarraipen zabala ari da egiten EITB, Donald Trumpen eta Kamala Harrisen Etxe Zurirako lehiaren azken txanpa jarraitzeko.  EITBko hogei bat profesional ari dira Ameriketako Estatu Batuetako hainbat gunetik hauteskunde presidentzialen berri ematen; eta, gaur, azaroak 5, bozketa eguna dute bertan. EITBko albistegiek, jakina, bertatik bertara jarraituko dute hitzordua, zuzeneko albistegiekin Washingtonetik eta New Yorketik.

Hala, Euskadi Irratiko Faktoria Washingtonetik ari dira egiten, Oihane Yustos, Iñaki Guridi eta Lander Eizagirreren eskutik; eta New Yorketik, berriz, Radio Euskadiko Boulevard, Eider Hurtado, Oskar Perez, Laida Basurto, Imanol Manterola eta Dani Alvarezekin.

Africa Baeta, Xabier Usabiaga, Juan Carlos Etxeberria eta Lierni Agirrezabala ere Estatu Batuetan dira, Yerai Diaz, Amaia Uribe eta Mikel Reparazekin batera.

Etxe Zuriko inguruetatik ari dira emititzen azaroaren 4, 5 eta 6ko Gaur Egun eta Teleberri eta, bozketen azken ordukoen berri emateaz gain, emaitzak ere ekarriko dizkigute. Asteazken gauean, gainera, saio berezia egingo du EITBk, datuok aztertzeko. 21:45ean izango da ETB1en eta 22:45ean, ETB2n.

eitb.eus atarian ari dira jasotzen irrati eta telebistako jarraipen zabala, eta Iker Gomez kazetaria ere hauteskundeen berri ematen ari da AEBtik, bai webgunean bertan eta baita Orain Berriak zerbitzuan ere.