Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

EITBko albistegiek AEBko hauteskundeen berri emateko informazio talde zabala jarri dute abian

EITB MEDIA

ETBk, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Orain Berriak online zerbitzuak ostiral honetan hasi dute Etxe Zurirako lehiaren atzerako kontaketa zirraragarria.

  • EITBko albistegiek AEBko hauteskundeen berri emateko informazio jarraipen zabala jarri dute abian

    EITBko albistegiek AEBko hauteskundeen berri emateko informazio jarraipen zabala jarri dute abian

EITBk crossmedia informazio jarraipen zabala egingo du ostiral honetatik aurrera, Donald Trumpen eta Kamala Harrisen Etxe Zurirako lehiaren azken txanpa zirraragarriaren berri emateko. EITBko hogei bat profesionalek Estatu Batuetako hainbat gunetatik emango dute presidentetzarako hauteskundeen berri, eta gako diren egunetan bertatik egingo dira albistegiak.

Euskal Telebista

Igandean, urriaren 27an, ETBk Yerai Diaz EITBko korrespontsalak egindako erreportaje bereziak eskainiko ditu, bere zuzeneko kronikekin batera. Azaroaren 1etik aurrera, Yerai Diazek Kamala Harrisen kanpainaren berri emango du eta Amaia Uribek Donald Trumpen jarraipena egingo du. Horiekin batera, Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko saileko arduraduna eta bidali bereziak izango dira lantalde honetan.

Africa Baeta, Xabier Usabiaga, Juan Carlos Etxeberria eta Lierni Agirrezabala ere AEBra joango dira, azaroaren 4, 5 eta 6an albistegi bereziak egiteko Washingtondik bertatik.

Euskadi Irratia

Urriaren 27an, Yerai Diazen eguneroko erreportajeak emititzen hasiko dira, eta hilaren 31tik aurrera, Lander Eizagirre Nazioarteko saileko kazetaria batuko zaio. Hauteskunde hauetan giltzarri izango diren gaien jarraipena egingo du berak. Pennsylvania estatuan izango da, New Yorketik migrazioak izango duen eragina azalduko digu, eta ekonomiaren pisua ere jasoko du. Azaroaren 4tik, Oihane Yustos eta Iñaki Guridi batuko zaizkie, eta hilaren 5ean eta 6an Washingtondik egingo da "Faktoria" albistegia, Etxe Zuritik oso gertu.

Radio Euskadi

Radio Euskadik 11 erreportaje emango ditu, Estatu Batuetako hauteskundeen hamar bat alderdiri buruzkoak, urriaren 25ean hasita, "Boulevard" saioan; erreportaje horiek, bertsiorik zabalenean, eitb.eus-eko hauteskundeen webgune berezira igoko dira. Eder Mentxaka, Maria Suarez, Dani Alvarez, Oskar Perez eta Txabi Segovia izango dira 20 protagonista baino gehiago elkarrizketatzeko arduradunak.

Azaroaren 1etik aurrera, Eider Hurtado buru izango duen lantaldea AEBko hainbat lekutara joango da hauteskundeen jarraipena bertatik bertara egitera. "Boulevard" saioa eta albistegiak New Yorketik egingo dituzte hilaren 4tik 6ra, botoen zenbaketa zuzenean jarraitzeko.

Orain Berriak eta eitb.eus

Iker Gomez kazetariak hauteskundeen jarraipena egingo du AEBtik eitb.eus-en eta Orain Berriak zerbitzuan. Halaber, EITBko albistegien saio eta eduki bereziak jasotzeko eta erakusteko lekua izango da, beste behin ere, eitb.eus ataria.