Prentsa aretoa
Golardoak
Ondas saria jasoko dute "Faktoria Magazina" saioak eta EITBk M11ren urteurrenari buruz egindako dokumentalak
EITB Media
Hain zuzen ere, gertutasuneko irratsaio onenaren saria eman diote Euskadi Irratiko saioari, eta aktualitateko edo kobertura berezi onenarena "M11, martxoko lau egun" dokumental sailari.
-
Horrela iragarri dute "Faktoria Magazina" saioak lortutako Ondas Saria
Faktoria Magazina Euskadi Irratiko saioak eta EITBk M11ko 20. urteurrenari buruz egindako dokumentalak Ondas saria irabazi dute, golardoen antolatzaileek gaur arratsaldean iragarri dutenez.
Hain zuzen ere, Maider Segurolak gidatzen duen Faktoria Magazina saioak gertutasuneko irratsaio onenaren saria lortu du, SER Euskadiko La Ventana de la Memoria saioarekin batera, "gertutasuneko irratiaren balioak egunero euskaraz islatzeagatik".
Bestalde, telebista atalean, EITB, RTVE eta La Sexta kanalak saritu dituzte M11ko 20. urteurrenari egindako jarraipen informatiboagatik. Izan ere, erakutsi dute kazetaritza ahanzturaren eta desinformazioaren aurkako funtsezko arma dela. EITBk Primeran plataforman (ikusi, hemen) estreinatu zuen M11, martxoko lau egun dokumental sailak "atentatu harengatik guztiok sentitu genuen mina gogorarazten lagundu zigun, baita boterea ezkutatzen saiatzen denean egia bilatzeko lan zaila aldarrikatzen ere", adierazi du Ondas sarien epaimahaiak.