Erregetako loteria 2022: Erregetako loteriako sarien bilatzailea | EITB Erregetako loteria
Erregetako Loteria
840 MILIOI BANATUKO DITU
Erredakzioa
Estatuko zerga sistema berriaren arabera egingo dute zozketa aurten, lehenengoz; 2.500 euroko baino gehiagoko sariak irabazten dituztenek % 20 ordaindu beharko dute zergatan.
Lehen sariaren azken zifrarik errepikatuena 0 zenbakia izan da (20 aldiz).
Aurtengo Erregetako Loteria izango da zerga sistema berriaren arabera egingo den lehena. Izan ere, 2013. urteko urtarrilaren 6ko zozketan 2.500 euroko baino gehiagoko saria jasotzen dutenek irabazitakoaren % 20 ordaindu beharko dute zergatan. Aurten, 840 milioi euro banatuko ditu Loteriak.
Zerga sistema berri honek ez du eraginik izango sarien banaketan, baina Estatuaren diru sarrerak handitu egingo ditu.
Aurten, Erregetako Loteriaren lehenengo saria bi milioi eurokoa izango da, serieko, eta bigarrena milioi bat eurokoa. Bestalde, 14.000 euroko 12 sari gehiago banatuko dituzte.
Bitxikeriak
Lehen sariaren azken zifrarik errepikatuena 0 zenbakia izan da (20 aldiz). Hurrengoak 7 eta 9 (13 aldiz bakoitza), eta 6 (10 aldiz) izan dira. Bestalde, 3 zenbakia dago zerrendaren azken tokian: 6 aldiz egokitu da.
Lurraldeei dagokienez, Madrilen eta Bartzelonan jaso dute gehiagotan lehen saria.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa