Itxi

Zinemaldia 2024

Irailak 25

'Una ventana al mar' ikusi ahal izango da EiTB Galan

eitb.eus

Miguel Angel Jimenezen pelikula izango da gaueko protagonista, 21:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Gainera, 'Soinujolearen semea' estreinatuko dute.

  • 'Una ventana al mar'.

    'Una ventana al mar'.

Una ventana al mar izango da gaur EiTB Galaren protagonista Donostiako Zinemaldian. 21:30ean estreinatuko dute, Victoria Eugenia Antzokian.

Miguel Angel Jimenez madrildarrak zuzendutako lanak Mariaren istorioa kontatzen du. 55 urteko bilbotar honek lagunekin Greziara bidaiatzeko erabakia hartuko du bizitza aldatzen dion albiste bat ematen diotenean. Stefanos ezagutuko du bertan, eta, ustekabean, maitemindu egingo da.

Gainera, Zinemiran, Soinujolearen semea filmaren eguna izango da gaur. Fernando Bernuesen pelikula Bernardo Atxagaren lanaren moldaketa bat da: David Imazek Euskaditik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, beretarrek baztertu eta traizioa leporatu ziotenean.

Sail Ofizialean, hiru pelikula berri ikusi ahalko dira. Batetik, Patrick (Gonçalo Waddington) Portugalen bahitu eta 12 urte geroago Parisen agertzen den ume baten istorioa da.

La hija de un ladrón filmean, Belen Funesek Sararen eta kartzelatik irten berri den Manuel aitaren istorioa kontatzen du. Greta Fernandez eta Eduard Fernandez ditu protagonista.

Thalasso (Guillaume Nicloux) pelikulan, azkenik, Michel Houellebecq eta Gérard Depardieu elkarrekin joango dira Cabourgera, talasoterapia zentro batera.