Zinemaldia 2024
Irailaren 29an
'Bad Times at the El Royale' filmak itxiko du Donostiako Zinemaldia
eitb.eus
Jeff Bridges, Chris Hemsworth, Jon Hamm eta Dakota Johnson dira Drew Goddard zuzendariaren bigarren filmeko protagonistak. Nazioarteko estreinaldia egingo dute Donostian.
Bad Times at the El Royale filmaren munduko estreinaldiak emango dio amaiera 66. Zinemaldiko Sail Ofizialari, lehiaketaz kanpo. Drew Goddardek zuzendutako bigarren filma da, The Cabin in the Woods (2012) opera prima sarituaren ostean.
Cloverfield (2008), War World Z (2013) eta The Martian (2015) filmetako gidoiak idatzi eta, besteak beste, Lost eta Alias telesailak ekoitzi ditu Goddardek. Oraingoan, Jeff Bridges Donostia sariduna, Chris Hemsworth (Thor, The Avengers), Dakota Johnson (Fifty Shades of Grey, Suspiria) eta Jon Hamm (Mad Men, The Town) izango ditu antzeztaldearen buruan.
Itxiera galako sarrerak salgai daude dagoeneko, 70 euroko prezioan.