Itxi

Zinema

KOMEDIA

EITBren parte hartzea duen "El Casoplón" filma grabatzen hasi dira

EITB Media

Joaquin Mazon zine zuzendariaren lan berria sei astez grabatuko dute Madrilen eta Bilbon.

  • "El Casoplón". Argazkia: Manuel Fiestas

    "El Casoplón". Argazkia: Manuel Fiestas

Joaquin Mazon zine zuzendaria bere lan berria grabatzen ari da egunotan: El Casoplón. Guztira, sei astez grabatuko dute Madrilen eta Bilbon. Filmak EITBren parte hartzea du.

Pablo Chiapella ("Aquí no hay quien viva", "La que se avecina") eta Raquel Guerrero ("Machos Alfa") izango dira filmeko protagonistak. Halaber parte hartuko dute Nerea Pascual, Noah Casas Alvaro Lafuente eta Iñaki Miramon aktoreek eta Edurne abeslariak.

El Casoplón familia osoari zuzendutako komedia bat da, baina helduentzako gaiak jorratzen ditu: helburu sozialak, ekonomikoki gora egiteko nahia, eta haurrei transmititzen dizkiegun balioak.