Zinema
Egoera sanitarioaren ondorioz
"Ilargi guztiak" filmaren estreinaldia atzeratu dute
N. V. | EITB Media
Igor Legarreta zuzendariaren bigarren filma otsailaren 19an zen estreinatzekoa, baina, filmaren arduradunek esan digutenez, estreina atzeratzea erabaki dute.
-
"Ilargi guztiak" filma otsailaren 19an zen estreinatzekoa
“Ilargi guztiak”, Haizea Carneros, Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea protagonistek Igor Legarreta zinemagilearen aginduetara egin duten filma, otsailaren 19an estreinatu behar zuten Hegoaldeko zinemetan, baina, egoera soziosanitarioaren ondorioz, estreina atzeratzea erabaki dute, filmaren arduradunek EITB Mediari aurreratu diotenez.
covid-19aren aurrean ezarritako murrizpenek ekarri dute erabakia, herriz herriko konfinamenduek eta zinema asko itxita egoteak ez baitzuten bideragarria egiten EITBren parte-hartzea duen filma estreinatzea. Egoera bere onera etorritakoan estreinatuko dute filma, baina oraindik, noski, ezin dute datarik zehaztu.
“Ilargi guztiak” Igor Legarreta zinemagilearen (Leioa, 1973) bigarren film luzea da. Betiko bizitzera kondenatutako neskato baten (Haizea Carneros) inguruko alegia fantastikoa da, eta Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea aktoreak ditu protagonista.