Itxi

Zinema

Urriak 3-13

'Ventajas de viajar en tren', 'El hoyo' eta 'Paradise  Hills', Sitgesen

eitb.eus

Euskal zinemagileek zuzendutako hiru filmek hartuko dute parte urriaren 3tik 13ra bitartean kataluniar udalerrian izango den Fantasiazko Nazioarteko Zinema Jaialdian.

  • Luis Tosar eta Aritz Moreno

    Luis Tosar eta Aritz Moreno 'Ventajas de viajar en tren' filmatzen. Argazkia: David Herranz.

“Ventajas de viajar en tren”, Aritz Moreno donostiar zuzendariaren lehen film luzea, “lan sailkaezin eta probokatzailea”; “El Hoyo”, Galder Gazteu-Urrutiaren filma, gizarte kritikaz gainezka ikuslea inguru distopiko batean kokatzen duena; eta “Paradise Hills”, Alice Waddington bilbotar zinemagileak Sundanceko jaialdian erakutsi zuen filma Kataluniako Fantasiazko Zinemaren Nazioarteko Jaialdian egongo dira, Sitgesen, urriaren 3tik 13ra.

“Ventajas de viajar en tren”, EiTBren parte-hartzea duen pelikula, azaroaren 8an iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara, eta Jaialdiko sail ofizialean erakutsiko dute. Aktore taldean daude Luis Tosar, Pilar Castro, Ernesto Alterio, Quim Gutierrez, Belen Cuesta, Macarena Garcia, Javier Godino eta Javier Botet.

“El hoyo”k ere EiTBren parte-hartzea du, eta Galder Gaztelu-Urriak egindako lehen film luzea da, iragarkiak eta “La casa del lago” fikziozko film laburra egin eta gero.

“Paradise Hills”ek luxuzko barnetegi baten istorioa kontatzen du. Familia aberatsek bertara eramaten dituzte beren alabak, emakume perfektuen gisara hezi ditzaten. Uma (Emma Roberts) hara bidaliko dute, eta laster jakingo du egoitzak sekretu bat duela ezkutuan.