Zinema
Urriaren 27an
'Overlord' filmak irekiko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea
eitb.eus
Donostiako jaialdia urriaren 27an hasiko da, eta, besteak beste, Lars von Trierren azken filma emango du. Urriaren 19an jarriko dituzte salgai bonuak, eta urriaren 22an, sarrerak.
Urriaren 27an, larunbatarekin, inauguratuko da, Antzoki Zaharrean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astea, Overlord J.J. Abramsek ekoitzi eta Julius Averyk zuzendutako filma proiektatuta.
Overlord Julius Avery australiarrak (Son of a Gun, 2014) zuzendutako bigarren film luzea da, eta Billy Rayk –Captain Phillips (2013), Secret in Their Eyes (2015)– eta Mark L. Smithek –The Revenant (2015), Martyrs (2015)– idatzitako gidoi batean oinarrituta dago.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astean Antzoki Zaharreko emanaldiak ikusteko bonuak (77 €) urriaren 19an jarriko dituzte salgai (16:00etatik 20:00etara) Antzoki Zaharreko leihatilan.
Victoria Eugenia Antzokirako bonuak (16,50 €) urriaren 22tik eskuratu ahal izango dira antzokiko leihatilan, , 16:00etan hasita. Gainera, egun horretan jarriko dituzte salgai sarrera solteak ere.
Halaber, beste film hauek ere emango dituzte: Abrakadabra (Luciano Onetti, Nicolás Onetti. Argentina), El año de la plaga (C. Martín Ferrera. Espainia-Mexiko-Belgika), Border / Gräns (Ali Abbasi. Suedia-Danimarka), The Dark (Justin P. Lange. Austria), Ghostland (Pascal Laugier. Kanada-Frantzia), The House That Jack Built (Lars von Trier. Danimarka-Suedia-Frantzia-Alemania), Inuyashiki (Shinsuke Sato. Japonia), Mandy (Panos Cosmatos. AEB), Muere, monstruo, muere (Alejandro Fadel. Argentina-Frantzia-Txile), One Cut of the Dead (Shinichiro Ueda. Japonia) eta Summer of ’84 (François Simard, Anouk Whissell, Yoann-Karl Whissell. Kanada-AEB).