Itxi

Zinema

Egokitzapena

Dolores Redondoren Baztango trilogia zinemetara helduko da

Erredakzioa

Abenduaren 2an aurkeztuko dute “Eskaintza ekaitzari”, trilogiaren hirugarren liburua. Gaztelaniazko bertsioa, datorren asteartean argitaratuko dute.

  • Irudirik gabe

    Irudirik gabe

Zaindari ikusezina, Dolores Redondoren Baztango trilogiaren lehen aleko istorioa, zinema aretoetako pantaila handian ikusi ahalko da aurki, Destino argitaletxeak ohar batean iragarri duenez.

Filmean, gainera, Nadcon ekoiztetxe independenteak parte hartuko du. Besteak beste, Millenium Stieg Larssonen trilogiaren eta Henning Mankellen eleberrien zinema egokitzapenetan parte hartu zuen etxe horrek, baita The Killing eta The Bridge telesailetan ere.

Abenduaren 2an, Erein argitaletxeak trilogia itxiko duen lana, Eskaintza ekaitzari, argitaratuko du, eta berandu baino lehen, hirukotearen lehen istorioa, Amaia Salazar foruzaina protagonista duen thriller-a. Bi neraberen gorpuak agertu dira Baztan ibaiaren ertzean, eta poliziak auzia ikertu beharko du.