kultura
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Durangoko Azoka, Macronen hitzaldia, eta hotz bolada astebururako
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
-
Neska bat, Durangoko Azokaren iazko edizioan. Argazkia: Gerediaga elkartea
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Durangoko Azoka: Landako kulturguneak 10:30ean zabalduko ditu ateak, eta horrenbestez, abian izango da Durangoko Azokaren 59. edizioa. Abenduaren 8ra arte, musika, literatura eta, orobat, kultura hartzeko eta emateko beta izango dute herritarrek, aurtengo leloak ( "Hartzea ematea DA") dioen bezala.
- Macronen hitzaldia: Emmanuel Macron Frantziako presidenteak hitzaldia egingo du gaur gauean (20:00), Asanblada Nazionalak Michel Barnier lehen ministroa kargutik kendu ostean. Goizean, Eliseoan hartuko du Barnier (10:00), dimisioa onartzeko.
- Hotz bolada astebururako: Larunbatean Polotik etorritako aire masa bat helduko da Euskal Herrira, eta hotzaldia nagusituko da, baita elurra ere, maila baxuetan. Horrenbestez, abenduko asteburu luzeak sasoiaren araberako eguraldia izango du lege: termometroak 5 ºC-raino jaitsiko dira, eta euria egingo du. 600-800 metrotik gora, elurra ere espero da.