Itxi

kultura

Aste Santua

Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, martxoaren 25a eta apirilaren 1a barne

Agentziak | EITB Media

Museoak ateak irekiko ditu datozen bi astelehenetan, salbuespen gisa, jaiegunotan espero den bisitari kopuruari erantzun ahal izateko. Gainera, martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean ordutegia zabalduko du, 20:00ak arte.

  • Turistak Guggenheim museoaren kanpoaldean, artxiboko irudi batean

    Turistak Guggenheim museoaren kanpoaldean, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Guggenheim Bilbao Museoa irekita egongo da Aste Santuko egun guztietan, martxoaren 25a eta apirilaren 1a barne (astelehenetan itxita egoten da normalean), jaiegunotan espero den bisitari kopuruari erantzun ahal izateko. Gainera, martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean ordutegia zabalduko du, 20:00ak arte. 

Museoko arduradunek ohar bidez jakinarazi dutenez, egunotan museora joaten direnek arte programazio ederraz gozatzeko aukera izango dute: June Cresporen Baskularra, Giovanni Anselmoren Ostertzaz gaindi eta BBK babesle duen Ikurrak eta objektuak, Guggenheim bildumako Pop artea.

Bestalde, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak biltzen dituen erakusketa iraunkorra ere ikusi ahal izango da.