Itxi

kultura

Heriotza

Carlos Saura zine zuzendaria hil da, Ohorezko Goya jaso baino egun bat lehenago

Agentziak | EITB Media

91 urte zituela hil da 'Cría cuervos', '¡Ay Carmela!' eta 'El séptimo día' bezalako filmak utzi dituen zuzendaria.

  • Carlos Saura. Argazkia: EFE

    Carlos Saura. Argazkia: EFE

Carlos Saura zine zuzendaria gaur ostirala hil da 91 urte zituela. Cría cuervos, ¡Ay Carmela! eta El séptimo día bezalako filmak utzi dituen zuzendariak Espainiako Zinema Akademiaren Ohorezko Goya jaso behar zuen larunbatean. Irailean erorikoa izan zuen eta ezin izan zuen Donostiako Zinemaldira etorri. Harrez gero, osasunez pattal xamar zebilen. 

Carlos Saura 1932an jaio zen Huescan. Nerabezaroan zaletu zen argazkilaritzarekin, eta Ingeniari Industrial ikasketak alde batera utzi zituen Madrilgo Zinema Esperientzien eta Ikerketen Institutuan sartzeko. Bertan Zinema Zuzendaritza diploma eskuratu zuen.

La tarde del domingo izan zen bere lehen zinema lana, 1957an egindako film laburra. Urtebete geroago Cuenca dokumentala egin zuen, eta Zinemaldiaren saria jaso zuen harekin. Horren atzetik Los Golfos bere lehenengo film luzea iritsi zen, 1960an.

Lan bereziki esanguratsuak utzi ditu Saurak bere ibilbide profesionalean, eta azpimarratzeko modukoak dira Cria Cuervos (1975), Elisa, vida mia (1977), Elias Querejetarekin egin zuena, ¡Ay Carmela! (1990) eta El septimo dia (2004). 

Bere azken lana duela astebete estrenatu zen, Las paredes hablan.