kultura
Euskara
Elkar argitaletxeari Gipuzkoako Urrezko Domina eman diote
EITB Media
Elkarreko ordezkariek "euskararen eta euskal kulturaren hedapenean egindako lan nekaezinaren" aitorpen kolektibo gisa jaso dute saria.
Markel Olano ahaldun nagusiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman dio Elkar argitaletxeari, eta ekitaldian zehar erakundeen eta gizarte-eragileen arteko lankidetzaren aldeko apustua egin du euskararen aldeko ekimen "eraldatzaileak" sortzeko.
Oihana Iguaran bertsolariak zuzendu eta Eñaut Elorrieta kantariak hainbat abesti abestu dituen ekitaldian, "euskara eta euskal kultura zabaltzen egindako lan nekaezina" aitortu diete Elkarreko ordezkariei.
Elkar Fundazioko presidente Jose Maria Sorsek eta erakunde horretako zuzendari Mikel Esnalek jaso dute Gipuzkoako Urrezko Domina, eta azken horrek gogoratu du Elkarrek 1970eko hamarkadan hasi zuela bere ibilbidea, "garai hartan hilzorian zegoen euskal kultura suspertzeko bideak bilatzeko".
Azkenik, Elkar Taldeko gidari izan diren pertsonen "izaera ekintzailea" azpimarratu du Eusko Ikaskuntzako presidente Ana Urkizak.