kultura
CINE
"Lubaki amaigabea" eta "El hoyo", Europako Zinema Sarietarako hautatuak
EITB.EUS
Bi film horiek EiTBren babesa jaso zuten, eta abenduan jakingo da Europako film onenaren saria jasotzen duten ala ez.
-
"El hoyo" filmeko eszena bat. ETBko bideo tetik ateratako irudia.
Lubaki amaigabea eta El hoyo filmak Europako Zinema Sarietarako hautatuak izan dira.
Bi film horiek EiTBren babesa jaso zuten, eta abenduan jakingo da Europako film onenaren saria jasotzen duten ala ez. Orduan emango dituzte sari horiek Islandiako hiriburuan.
Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Lubaki amaigabea filmak 'satorren' istorioa kontatzen du: Francoren altxamenduaren ostean, errepresioaren beldur, bere etxeetan ezkutatu ziren pertsonak, kasu batzuetan 40 urtean kalera irten gabe.
El Hoyo Galder Gaztelu-Urrutia bilbotar zinemagilearen 'opera prima' da. Argumentua zientzia-fikziozkoa eta xumea da: espetxe bertikal bat, pisu bakoitzean bi preso dituena, erdian zulo batez lotuta (izenburuaren zuloa). Presoek goiko ziegako presoek uzten dietena baino ezin dute jan, beherantz doan mahai-plataforma batean, hasieran janariz gainezka, azkenean hutsik.