kultura
Zentsura
Abel Azcona ez da deklaratzera agertu eta desobedientetzat jo du bere burua
Agentziak | Erredakzioa
Iruindar artistak adierazi du jarrera desobedientea hartu duela Bartzelonan egindako performance batean profanatzea eta sentimendu erlijiosoaren aurkako delitua egin izana egozten dioten auzian.
-
Azconak "errebeldia ekintza" gisa egin dio uko epaitegira joateari. Argazkia: Efe.
Abel Azcona ez da epailearen aurrera agertu gaur, asteartean, Bartzelonan, perfomance batean profanatze delitua eta sentimendu erlijiosoen aurkako delitua egin izana egotzita deklaratzera deitu eta gero. 2016an, “pederastia” hitza idatzi zuen antzina komentua izan zen sormen artistikorako zentro batean, Berga herrian, ostiak erabiliz, eta Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak salaketa jarri zuen.
Iruindar artistak ohar bat zabaldu du sare sozialen bidez, eta esan du jarrera desobedientea hartu duela auzi honetan: “Arte garaikidea kritika sozial eta politikorako tresna eta askatasun jarduera da eta izan behar da”, esan du.
Salaketa Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak jarri zuen, Azconak performancean elizkizunetan ostutako ostiak erabili zituela egotzita.
Epaileak gaurko deitu zuen Azcona, epaitegian ikertu gisa deklarazioa hartzeko, profanatzea eta sentimendu erlijiosoen aurkako delitua leporatuta zabaldu zuen auzian.