Itxi

kultura

Antzerkia

Arriagak 'Macbeth'en bertsio ‘apurtzailea’ eszenaratuko du

eitb.eus

Alex Gerediagak zuzendu du Shakespeareren klasikoaren bertsio berria, Arriagak berak ekoitzia, eta otsailaren 7tik aurrera egongo da ikusgai. Belakok jarri dio musika.

Macbeth antzezlana, Arriaga Antzokiaren denboraldi honetako ekoizpen lan handia, otsailaren 7an aurkeztuko dute. Alex Gerediaga bilbotarra da William Shakespeareren lan handiaren “ikuspegi berritzaile eta harrigarria” dakarren lanaren zuzendaria, eta euskaraz zein gaztelaniaz ikusi ahalko da, Belako taldearen musikarekin.

Mikel Losada (Macbeth) eta Miren Gaztañaga (Lady Macbeth) dira protagonistak, eta otsailaren 7, 9, 10, 11 eta 12an izango dira emanaldiak.

Zuzendari bilbotarrak eta bere taldeak istorioarekin leial jokatuta moldatu dute tragedia “azkar, aztoragarri eta odoltsua”, baina, aldi berean, “oso estetika zaindu eta deigarriz” jantzi dute, ikus-entzunezko proiekzioen, argi jokoen eta antzezlanean oso pisu handia daukan Belakoren musikaren bidez.

Bi protagonistekin batera, hauek daude aktore zerrendan: Kepa Alesso, Iñigo Aranbarri, Florentino Badiola, Arrate Etxeberria, Sandra Fdez. Aguirre, Na Gomes, Gabriel Ocina, Pako Revueltas, Leire Ucha eta Maria Urcelay.

Emanaldi hauek programatu ditu Bilboko antzokiak:

Euskaraz

Osteguna, otsailak 7, 11:00etan

Larunbata, otsailak 9, 19:30ean

Igandea, otsailak 10, 19:30ean

Astelehena, otsailak 11, 11:00etan

Asteartea, otsailak 12, 11:00etan

Gaztelaniaz

Osteguna, otsailak 14, 19:30ean

Ostirala, otsailak 15, 19:30ean

Larunbata, otsailak 16, 19:30ean

Igandea, otsailak 17, 19:00etan