Itxi

kultura

Musika

Joan Guinjoan musikagilea hil da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Urtarrilaren 1ean zendu zen Guinjoan, 87 urte zituela. Musika sinfonikoan egindako lanagatik kritiko ezagunenen ahotan egon da konpositore kataluniarra.

  • Joan Guinjoan musikagilea hil da

    Joan Guinjoan. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Joan Guinjoan musikagile, piano-jole eta orkestra zuzendari kataluniarra hil da, 87 urte zituela. Musika garaikidean erreferente izan da Guinjoan, Espainian; ehundik gora lan sinfoniko zituen.

Generalitateko Kultura Departamenduak Twitter bidez jakinarazi duenez, urtarrilaren 1ean zendu zen "Katalunian musikagileen artean irudi nagusienetakoa izan dena". "Musikaren munduan lan handia egin zuen, eta guri dagokigu orain pieza horiek zabaltzen jarraitzea", adierazi dute aipatu iturriek.

Esan bezala, musika sinfonikoan egindako lanagatik kritiko ezagunenen ahotan egon da konpositore kataluniarra. 1983an Konposizioaren Reina Sofia saria jaso zuen, 1979an Musikaren Sari Nazionala eta 2004an Tomas Luis de Victoria saria, besteak beste.

1931eko azaroaren 28an jaio zen Guinjoan Riudomsen (Tarragona). 14 urterekin akordeoi bat oparitu zioten, eta orduantxe piztu zitzaion musikarekiko grina. Geroago piano ikasketak egin zituen.

Gainera, konposizioa eta orkestrazioa ikasi zuen Bartzelonako Musika Eskola Nagusian, Cristobal Taitavull irakaslearekin. Parisen ere ibili zen piano ikasketak "orrazten", baita orkestra zuzendari izateko prestatzen ere.

Guinjoanen obra ezagunen artean ondorengoak daude: Sinfonía de la Imperial Tarraco (1961), Escenas de niños (1961), Suite de los cinco continentes (1969), Música intuitiva (1969), Bi-tematic (1970), Diagramas (1972), Ab origine (1974), Ambient n÷1 (1977), Phobos (1978), Puzzle (1979) y Trama (1982).