Itxi

kultura

HERIOTZA

Amoz Oz idazle israeldarra hil da, 79 urterekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Minbizia zuen eta bere etxean hil da. Bere lanak 45 hizkuntzatara itzuli dituzte eta hamaika sari irabazi ditu, tartean, Asturiasko Printze Saria eta Israelgo Literatura Saria.

  • Amos Oz idazle israeldarra

    Amos Oz idazle israeldarra. Argazkia: EFE

Amos Oz idazle israeldarra hil da ostiral honetan, 79 urterekin. Minbizia zuen.

Fania Oz-Salzbergek, Amos Ozen alabak, eman du heriotzaren berri Twitter bidez. Azpimarratu duenez, "lasai hil da, lo zegoela eta senitartekoak inguruan zituela".

Nazioartean gehien irakurri den Israelgo idazleetako bat zen. Bere lanak 45 hizkuntzatara itzuli dituzte eta hamaika sari irabazi ditu, tartean, Asturiasko Printze Saria (2007) eta Israelgo Literatura Saria (1988).

Behin baino gehiagotan Literaturako Nobel Saria irabazteko hautagaia ere izan da.

Idazle izateaz gain, bakearen aldeko aktibista zen. Are gehiago, Israel eta Palestinaren arteko gatazka bi estatu sortuz konpontzearen aldekoa zen.