kultura
Urriak 25-28
'Obabakoak' Madrilen antzeztuko dute, euskaraz eta gaztelaniaz
Agentziak | Erredakzioa
Calixto Bieitiok egindako moldaketa Valle Inclan antzokian egongo da ikusgai, urriaren 25etik 28ra. Lehen emanaldia izango da, gaztelaniazko gaintituluekin.
-
Lau saio egingo dituzte Espainiako hiriburuan. Argazkia: E. Moreno Esquibel.
Calixto Bieitok egindako "Obabakoak" Bernardo Atxagaren eleberriaren antzerkirako moldaketa Madrilen izango da aste honetan, eta lau emanaldi eskainiko dituzte Valle-Inclán antzokian, ostegunetik igandera, urriaren 25etik 28ra. Lehen emanaldia euskaraz izango da, gaztelaniazko gaintituluekin, Bilboko Arriaga antzokiak jakinarazi duenez.
"Obabakoak" Arriaga antzokiaren ekoizpen lan nagusia izan zen 2017-2018 denboraldian. Calixto Bieitok moldatu du eleberria muntaketa eszenikora eta bera da zuzendaria, halaber.
Joseba Apaolaza, Itziar Lazkano, Iñake Irastorza, Lander Otaola, Gurutze Beitia, Eneko Sagardoy, Ylenia Baglietto, Miren Gaztañaga, Ainhoa Etxebarria, Koldo Olabarri eta Idoia Merodio antzezleek taularatuko dute obra Madrilen.
Gainera, Lucia Astigarragak Eneko Sagardoyren lekua hartuko du lau emanaldietatik bitan, Sagardoyk beste konpromiso profesional bat baitu.
2019rako, Arriaga antzokiaren ekoizpena Stuttgartera eramango dute, datak oraindik baieztatzeke dauden arren.