Itxi

kultura

Urriak 17-28

BADek antzerki eta dantza garaikidez bustiko du Bilbo

eitb.eus

Antzerki eta Dantza Garaikideko Bilboko jaialdia asteazkenean, urriak 16, hasiko da, eta hamar estreinaldi eskainiko ditu, besteak beste.

  • Sorour Darabi artistak Farci.E ikuskizuna eskainiko du. Argazkia: Mehrdad Motejalli.

    Sorour Darabi artistak Farci.E ikuskizuna eskainiko du. Argazkia: Mehrdad Motejalli.

BAD Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren hogeigarren edizioa La Fundicionera, Campos Antzokira, Pabiloi 6ra, BilbaoArtera, Errekalde Aretora eta Bulegoa Z/Bra iritsiko da urriaren 17tik aurrera.

Errekalde Aretoan hasiko da jaialdia, “Germinal” Carla Fernándezen eta Inés Bermejoren lanarekin.

Horrez gain, BADen programazioak Estatu mailako lau estreinaldi jasotzen ditu: “Tutuguri” soinu-dantza pieza (Flora Detraz), “Farci.e” Sorour Darabi Parisen bizi den artista irandarraren lana eta “Flipper” (Unplush suitzar konpainia). Hiru ikuskizun horiek La Fundicion aretoan ikusi ahal izango dira, urriaren 20an, 21ean eta 26an.

Azkenengo estreinaldia Pabiloi 6 aretora helduko da, urriaren 26an: “MDLSX” Motus Italiako konpainiaren performancea.

Euskal lanei dagokienez, BADek hamar konpainia programatu ditu, eta horietatik erdiek jaialdian bertan estreinatuko dituzte euren azken lanak: Isaak Erdoiza, KANPAI, Natalia de Miguel & Jorge Jauregui, Eva Guerrero, Mursego eta Ibon RG, Mama Crea, Organik Dantza-Antzerki taldea, Barbara Bañuelos Juan Dominguez…

Baro D´evel dantza eta zirku konpainia frantses ezagunaren ikuskizunak emango dio amaiera BADen aurtengo edizioari, urriaren 28an, 20:00etan, Pabiloi 6 aretoan.