Itxi

kultura

Nafarroa

Hasi da Baztanen 'Zaindari ikusezina' pelikularen filmaketa

Agentziak | Erredakzioa

Pelikula Dolores Redondoren Baztango Trilogiako lehen eleberrian dago oinarrituta, 30 hizkuntza baino gehiagotan irakur daitekeena.

  • Dolores Redondo, pelikula oinarrituta dagoen eleberriaren egilea. Argazkia: EITB

    Dolores Redondo, pelikula oinarrituta dagoen eleberriaren egilea. Argazkia: EITB

Astelehen honetan ekin diete Baztanen (Nafarroa) Zaindari ikusezina pelikulako filmatze-lanei. Zinta thriller bat da, Dolores Redondok idatzitako Baztango Trilogiako lehen eleberrian oinarrituta dagoena.

Pelikulako zuzendaria Fernando González Molina da, eta aktoreen artean daude, besteak beste, Marta Etura, Elvira Mínguez, Carlos Librado 'Nene', Francesc Orella, Itziar Aizpuru, Patricia López, Mikel Losada, Miquel Fernández, Quique Gago, Pedro Casablanc, Paco Tous, Ramón Barea, Manolo Solo, eta Susi Sánchez.

Eleberria 30 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago, eta bertako protagonista nagusia  irakur daiteke Amaia Salazar da (Marta Etura), Nafarroako Foruzaingoaren homizidioetako inspektoreburua.

Pelikularen filmaketak bederatzi aste iraungo du, eta Nafarroa eta Madril bitartean grabatuko da. Gaur Baztango haranean hasi da, eta hiru aste barru Elizondora pasatuko da, eleberria garatzen den leku berera.